Urtero bezala, igande honetan ospatuko den San Juan gaua dela eta egitarau berezia prestatu egin du Barakaldoko Udalak. Guztira, udalerriko sei auzotan piztuko da sua.

Gorostitza, Llano, Arrontegi, Beurko-Bagatza, Retuerto eta San Bizentek hainbat ekintza antolatu dituzte udaren hasiera ospatzeko, auzoetako jai elkarteek eta dantza taldeek bultzatuta. Haurrentzako jarduerak, kontzertuak, txokolatadak eta erromeriak izango dira ostiral arratsaldean, 20:30etik gauerdia igaro arte. Sei auzoak suarekin ausartuko dira, sua piztuz edo zuziak jaitsiz.

Hain zuzen ere, Gorostizak, jai batzordearen eskutik, sua piztuko du 22:00etan Ureta kaleko biribilgunearen ondoan. Llanok, jai batzordearen bitartez, Zuzien jaitsiera antolatu du 22:15ean Cirilo Sagastagoitia plazatik. Gainera, 24:00etan sua egingo du Lutxanako dultzaineroekin batera.

Arrontegin, Jai Batzordearen bitartez, sua piztuko da 22:30ean eta txokolatea banatuko da. Retuerton, Erreka Ortu dantza taldearen eskutik, zuzien jaitsiera egingo da Kultur Etxetik Kiosko Plazara. Azkenik, Beurko-Bagatzan su-ontzi metaliko bat piztuko dute 20:30eko erromeria amaitzean.

Suei begira, segurtasun-kidegoek honako gomendio hauek egiten dituzte:

Suak irauten duen bitartean:

  • Sua pizteko, ez erabili likido sukoirik, hala nola alkohola edo gasolina.
  • Ez bota piroteknia-objekturik sutara edo ingurura. Ez bota esprairik, latarik, zaborrik, ez eta ke toxikoak sor ditzaketen pneumatikorik edo plastikorik ere.
  • Ez utzi inoiz sua pertsona heldu batek ikuskatu gabe.
  • Inguruan u-mahuka bat edo su-itzalgailua izan behar da.
  • Amaitzean, edozein brasa edo txingarra amatatu, ura, harea edo lurra erabiliz.