Datorren igandean, ekainaren 23an, San Juan gauean ospatuko den udako solstizio jaiaren egitarauaren berri eman du Getxoko Udalak. Egun horretan, Algortako San Nikolas plaza jendez beteko da hain berezia den eguna ospatzeko.

Familientzako jaia izango da, ALBE, Bizarra Lepoan, Eskubeltz, Egizu, Haria eten barik, Itxartu dantza taldea, Etorkinen Plataforma Federazioa, San Nikolas Zabalik, Mujeres con Voz, eta Koroa Biluzik taldeek antolatuta, Udalaren laguntzarekin antolatutakoa. 

Egitarauari hasiera emateko, 18:00etan  umeentzako aurpegia margozteko tailerra izango da eta jarraian herrialde desberdineko dantzak, Andoni magoa eta txokolate-jana, munduko postreak dastatzeko aukerarekin. 20:30ean bertsolarien saioa hasiko da, June Diaz, Peio Lago eta Maialen Lagoren partaidetzarekin, eta amaitutakoan, 21:00ak aldera, konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaita helduko dira umeentzako suaren inguruan 23:00ak arte. 

San Juan gauaren beste ohiko ospakizun batzuk izango dira Itxas Argiarena Malakaten eta Zubilleta jaien egitarauen barruan.   

Segurtasuna y prebentzioa

Bestalde, igande arratsaldean eta gauean, Udaltzaingoak baimenik gabeko suteak zelatatuko eta zigortuko ditu, eta suteen erretze kontrolatua zainduko du, istripuak ekiditeko. Gainera, Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzarekin, prebentzio zerbitzua jarriko du abian hondartzetatik gertuen dauden tokietan, gerta daitezkeen istiluak eta herritarrentzako arazorik ekiditeko. Adingabeei alkohola konfiskatzea eta debekatutako lekuetan kontsumitzea galaraztea indartuko da. Beste behin ere gogoratzen da egokia dela hondartzara balioko ezer edota sakelako telefonorik ez eramatea; eta eramatekotan, banakako segurtasun neurriak areagotu behar direla, eramandako gauzak uneoro kontrolpean edukitzeko. 

Getxoko Udalak jaiez neurriz eta sexu-erasorik gabe gozatzearen aldeko apustua egiten du, eta, horregatik, Udaltzaingoak San Juan jaiaren ospakizun-esparruetan presentzia handituko du.