Santurtziko Udalak herritarren 467 proposamen jaso ditu maiatzean abiarazitako 'Zeuk proposatu, zeuk erabaki' izeneko aurrekontu partehartzaileetarako kanpainaren barruan.

Lehenengo fasean proposamenak jaso dira. Horretarako, zenbait bide erabili dituzte herritarrek: 184 proposamen postontzi finkoetan jaso dira, 147 Santurtziko auzoetan jarri diren postontzi ibiltarietan eta 131 online bitartez, udalaren webgunean eskegitako formularioa betez.

“Oso datu onak dira, aurreko edizioan baino 121 proposamen gehiago jaso dira eta. Emaitza horiek nabarmentzen dute zein diren santurtziarrek atzematen dituzten beharrak. Orain udal-arloetan aztertuko dira konprobatzeko ea bideragarriak diren alde tekniko, ekonomiko eta juridikotik” adierazi du Karmele Tubilla alkateak gaur emandako prentsaurrekoan.

Zehatz-mehatz honako arlo hauetan egin:

  • Gizarte Ekintza eta nagusiak: 62 proposamen.
  • Kultura eta Kirol Arloan: 84 proposamen
  • Hirigunea eta mugikortasun jasangarria: 239 proposamen.
  • Gazteria eta umeak: 71 proposamen.
  • Ekonomiaren sustapena (merkataritza, ostalaritza, turismoa, enplegua eta prestakuntza): 11 proposamen.

Lehenengo fasea amaituta, hauexek dira hurrengoak:

  1. Proposamenen azterketa teknikoa, alde juridiko, tekniko eta ekonomikotik bideragarria diren jakiteko, eta proiektuak zehaztea.
  2. Ekainaren 30era arte arloek dagozkien proposamenak eta ideiak aztertuko dituzte.
  3. Herriari proiektu bideragarrien eta alegazioen berri ematea.
  4. Uztailaren 8tik 14ra bitartean proiektu bideragarrien berri emango da, eta uztailaren 14ra arte egongo dira erakusgai, herritarrek ezagutu ditzaten eta nahi izatera, alegazioak egin ditzaten.
  5. Santurtziarrek proiektuak bozkatzea.
  6. Iraiparen 16tik 22ra bitartean santurtziarrek proiektuak bozkatuko dituzte. Bozkatzeko proposamenak jasotzeko kanal berberak erabiliko dira, hau da, webgunearen edo postontzi finkoen eta eta herriko zenbait tokitan ezarriko diren postontzi ibiltarien bidez egingo dira.
  7. Emaitzak argitaratzea eta udal aurrekontuetan txertatzea.
  8. Irailaren 30ean bozketen emaitza ezagutaraziko da, eta beraz, hurrengo udal-aurrekontuetan txertatu beharreko proiektuak zein diren jakingo da.

“Berriro ere egin dugu prozesu honen aldeko apustua herritarrek zer behar duten zuzenean jakiteko. Izan ere, erakunde gisa udalerriko elkarte eta kolektiboek egiten dizkiguten ekarpenetik haratago joan nahi dugu” gaineratu du alkateak. Gainera, adierazi duenez “prozesu honen bidez hiru helburu lortu nahi ditugu: herritarren eta udalaren arteko elkarreragin-kanal honi jarraipena ematea, parte-hartze zuzena sustatzea eta santurtziarrak helarazten dizkiguten lehentasunak ere sustatzea, gardentasun eta eraginkortasun handiagoa eskaintze aldera, orain arte egin dugun bezala”.