Abanto Zierbenak bat egingo du Aste Berdea ekimenarekin
Beste urte batez, Abanto Zierbenako Udalak bat egingo du datorren asteazkenean, ekainaren 5an, mundu osoan zehar ospatuko den Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin, Aste Berdea delakoa ospatuz. Horretarako, hainbat jarduerez osaturiko programazioa prestatu egin du udalerriko hainbat elkarteekin batera.
Kanpainaren helburu nagusia da etxeko txikienei jasangarritasunaren balioak irakastea; hain zuzen, hezkuntzatailer dibertigarrien bidez ingurumena nola errespetatu ikasiko dute.
Lehenengo jarduera ekainaren 5ean (asteazkena) egingo da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, Gaztegunean 17:00etatik 19:00etara. Parte-hartzaileek beren terrariuma diseinatzeko aukera izango dute, modu desberdin eta dibertigarrian. Gazteguneko erabiltzaileek lehentasuna izango dute plazak betetzeko orduan, eta gainerako plazak izen-emateen hurrenkeraren arabera beteko dira. Izena udal-informaziorako whatsapp-aren bidez eman beharko da.
Ekainaren 9an (igandea), 11:00etatik 13:00etara, Ingurumen sailak, Areitz Sorozaren sustatzaile Ion Colinoren eskutik, hiri-fauna laguntzailearen gordailu diren lorategi bertikalei eta balkoi eta lorategietan autokontsumorako jartzen diren hiri-baratze bertikalei buruzko hitzalditailer bat egingo du. Ekotxean izango da.
Ekainaren 15ean (larunbata), 12:00etatik 13:00etara, tailer bat egingo da txosnagunean sei urtetik aurrerako haurrei produktu naturalak erabiliz artisaujaboiak egiten irakasteko. Tailer horren bidez Gallartako jaien programa berdez margotu nahi izan dugu.
Amaitzeko, uztailaren 6an (larunbata), 12:00etatik 14:00etara pasta fresko ekologikoaren tailer berritzaile bat egingo dugu Sanfuentesko jaien barruan, elikadura arduratsua sustatzeko. Sei urtetik aurrerako haurrek eman dezakete izena.
Ekainaren 5eko, 9ko eta uztailaren 6ko tailerretan parte hartzeko, ezinbestekoa da 688803231 Whatsapparen bidez izena ematea. Plazak mezuak jasotzeko hurrenkeraren arabera esleituko dira, agortu arte.
Abanto Zierbenako Udalak udalerriko familiak animatu nahi ditu tailerretan parte hartzera, etxeko txikiei planeta zaintzen eta bere ingurunea errespetatzen irakasteko.
Temas
Más en Bizkaia
-
BilbaoBizi zerbitzu berria ekainaren 16an hasiko da
-
Últimos preparativos de la fan zone del Manchester United en Begoña
-
Etxebarri busca euskaldunes para tareas de cuidado, refuerzo educativo y tiempo libre
-
Bilbao inaugura abonos nocturnos para aparcar en Indautxu o Azkuna Zentroa por 59 euros al mes