Síguenos en redes sociales:

Ume eta gazteentzako udako tailer sorta Berrizen

6 eta 11 urte bitarteko haurrentzako tailer eta denbora libreko eskaintza zabala antolatu da

Ume eta gazteentzako udako tailer sorta BerrizenBERRIZKO UDALA

Marrazki magikoa ilunpetan, mosaikoak, poltsak kustomizatzea, akuarela-gailetak edota egur xerratan egindako argazki transferra egiteko aukera izango dute Berrizko txikiekekainaren 24tik 28ra bitartean. Izan ere, Berrizko Udalak Udako tailerrak: Artista bat naiz ni! egitasmoa aurkeztu berri du 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzako.

Izen ematea ekainaren 3tik 14ra arte egongo da zabalik eta denbora libreko eskaintza LH 1-3 eta LH 4-6 mailatan dauden ikasleei begira antolatu da. Zentzu horretan, tailer guztiak Berrizko Kultur Etxean izango dira eta bi orduko iraupena izango dute, goizeko 10.30etatik 12.30tara astelehenetik ostiralera.

Prezioari dagokionez, aste osoko prezioa 25 eurokoa izango da eta izen ematea on line egin beharko da ekainaren 3tik aurrera. Plaza kopurua mugatua da eta beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Izena emateko azken eguna ekainaren 10a izango da.

Adin tarte bakoitzeko eskaintza udaleko webgunean eta sare sozialetan eskuragarri dago eta informazio gehiago behar izanez gero euskara@berriz.eus helbidera idatzi daiteke.