Joan den ostegunean, maiatzak 9an, CyberLehia 2024ko finala ospatu zen, FP-Euskadik antolatutako lehen zibersegurtasun lehiaketa. Ekitaldi horretan, Lanbide Heziketako lau ikastetxetako bost taldek parte hartu zuten eta horietatik bi talde Maristak Durangoko sei ikasle izan ziren, bi taldetan banaturik eta bigarren eta hirugarren postua eskuratu zuten Maite Gallastegi, Marcos Seoane, Pedro García, Maialen Alonso, Iker Antxustegi eta Luis Casero ikasleek.
Tknika-k antolatutako txapelketan, ekimenaren helburuen artean daude zibersegurtasunaren sektorera talentua erakartzea eta Lanbide Heziketatik alor horretan egiten den lana erakustea. Guztira, LHko 25 ikastetxek parte hartu dute, eta 280 parte-hartzaile izan dira. Finalaren aurretik bi sailkapen-fase egon ziren eta jardunaldiak zibersegurtasunari buruzko dibulgazio-jarduerekin osatu zen, eta 200pertsona inguru bildu ziren Zorrotzaurreko FICC terminalean. Erandioko Tartanga LHIIko taldeak irabazi zuen lehen saria. “Maristak Durango taldeko ikasleek bigarren eta hirugarren postua lortu zuten txapelketan, euren talentua eta trebetasunak erakutsiz. Lehen saria lortu ez bazuten ere, podiuma bete ahal izan zuten”, adierazi dute Maristak Durango ikastetxeko arduradunek.
Finalari dagokionez, bakoitzak beharrezko ekipamendua eta azpiegitura izan zituen, kasu guztietan ezaugarri tekniko berberekin. Haien helburu nagusia beren sistemak defendatzea zen, aurkariena erasotzen zuten bitartean, eta ekintza horien bidez puntuazio bat lortu zuten. Horrela, ikasleek zibersegurtasunari eta hackingari buruzko ezagutzak eta trebetasunak probatzeko aukera izan zuten.
Gauzak horrela, “Maristak Durango Lanbide Heziketako erreferentzia-zentrokoetako bat da Euskadiko LHn”, nabarmendu zuten ikastetxetik.