Etxebarriko Udalak aste honetan aurkeztu egin du bihar, maiatzaren 25ean, ospatu egingo den Herriaren egunaren programazioa. Joan den urtean ospatu ez zen, eta hori dela eta gogotsu hartuko dute herritarrek harrera bikaina izan ohi duen jai hau.

11:00etan erraldoi eta buruhandiekin kalejira hasiko da Galizia kaletik aterako da Zintururi plazaraino eta dultzaina eta danbolin musikaz lagunduta joango dira. Etxebarriko "Bekosolo dantza taldeak" erraldoiekin batera dantza egingo du plazan eta 12:00etatik aurrera taldeak antolatutako euskal dantza tailerrean parte hartu ahal izango dute nahi dutenek. Beste tailer batzuk ere izango dira: txalaparta, talo tailerra eta zirku tailerra zankoekin, airekoak, akrobaziak eta askoz gehiago.

Etxebarri BHIko ikasleek azoka txiki solidarioa antolatu dute 12:00etan, Eskolako Agenda 2030 programaren barruan dagoen jarduera. Ikasleek udalerriaren iraunkortasunean parte hartzera bideratutako hezkuntza-programa. Azoka txiki honetan jostailuak, liburuak, tresnak eta abar jarriko dituzte zure eskura.

Arratsaldean, 17:30etik aurrera, Maruxiñas, Marokoak, Etxebarriko katuak eta Koadrila Eguna-k antolatutako txoko gastronomikoei emango diete lekua. Bertan, Maruxiñasen, te bat dastatu ahal izango da, baita genna tatuaje bat ere, nahi izanez gero. Etxebarrin Katuak, oilasko eta txerri pintxo morunoak eta Koadrila eguna txistorra pintxoak. Txosnak arratsaldetik gauera arte egongo dira zabalik. 

17:30-18:15 Zintururi plazan 2024ko festetako dantza izango da, Irene eta Aratzak taldeekin batera. Stand bat ere egongo da, jaietako banderak, putxera-txartelak eta abar saltzeko. 

19:30ean, Manolo Escobar abeslariari tributoa egingo zaiooJuan Manuel Punzanoren eskutik. 21:00etan Gipsy Hits talde espainiarren bertsioak: Ketama, Antonio Flores, Kiko Veneno, rumbas eta abarren abestiak. Amaitzeko 23:00-24:00 musika anitza Koadrila eguneko txosnan.​