Barakaldoko Udalak 483.482,28 euroko aurrekontua bideratuko du Murrieta kalean, kiroldegiaren ondoan, dagoen haur-parkeari estalkia jartzeko. Laster aterako da obra lizitaziora. Horrez gain, obra aprobetxatuko da parkean hainbat hobekuntza egiteko, hala nola babes-lurzorua berritzeko, hiri-altzari berriak jartzeko edota argiztapena hobetzeko.

Parke estalia 11 zenbakiduna izango da, eta hiriko txikienentzat eskuragarri jarriko da 2015etik. "Eremu horrek parke estali bat izan behar zuen gertu, auzokoen eskaeretako bat zen, eta uste izan dugu eremu hori zela onena, espazio gardena, irekia eta aisialdirako espazio zabala baitzen", azaldu du Jon Andoni Uria Auzoetarako eta Hirietarako Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Zehazki, Barakaldoko parke estali berriaren proiektuak metalezko egitura bat jasotzen du, forma zirkularra duen polikarbonato trinko zeharrargikoa. Estalkiak 18 metroko diametroa izango du jolasgunea estaltzeko, eta bi altuera izango ditu, pixka bat inklinatuta egongo baita, altuerarik handiena hegoaldean jarriz eta erorikoa ipar-mendebalderantz eginez, ura behar bezala husteko. Estalkiak inguruko zuhaitzak babesteko forma izango du, inguruko zuhaitzen adaburuen altuerak errespetatuz.

Gainera, babes-lurzoru berria eta haur-jolas erabat berriak instalatuko dira, txikienek adin desberdinez gozatzeko espazioekin. Hiri-altzari berriak ere jarriko dira.

Parkeko obrarekin batera, saneamenduan ere jardungo da, erabat berria izango baita, bai eta inguruko argiztapenean ere.