Datorren astean, apirilaren 23an, ospatu egingo da mundu osoan zehar Liburuaren Nazioarteko Eguna. Hala ere, Barakaldon ostiral honetatik aurrera, hau da, hilaren 19tik aurrera, hasiko dira ospatzen hain berezia den egun horren inguruan antolatutako jarduerak.

Nerabeen udal plataformak, Giltzarrik, bat egiten du ospakizun honekin, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako jarduera multzo batekin, literatura eta sorkuntza artistikoaren gustua sustatzeko helburuarekin.

Apirilaren 19tik 24ra bitartean, Barakaldo Hitza udal-programarekin bat eginez, literatur sorkuntzarekin lotutako tailerrak eta jolasak egingo dira, eta idazle barakaldar gazteen laguntza eta parte-hartzea izango da, hala nola Patricia Jiménez eleberrigilearena, apirilaren 19an gazteekin sormen-topaketa bat egingo duena.

Programatu diren jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da Giltzarriko topalekuetara deituz (94 478 9641) 17:00etatik 20:00etara.

Jarduerak Barakaldoko Topalekuan egingo dira, Los Hermanos Parkeko Integrazio Soziokulturaleko Zentroan (CIS), eta 18:00etan hasiko dira.

Jardueren programa:

  • Apirilak 19, 18:00etan: Idazketa sortzailearen tailerra eta topaketa Patricia Jiménezekin. Patricia Jiménez. Idazle barakaldar gazteak Sevillako Ateneo Gaztea eleberriaren saria irabazi zuen 2022an, "No mires al pasado" polizia-eleberriarekin.
  • Apirilak 22, 18:00etan: Orrialdeak markatzeko tailerra.
  • Apirilak 23, 18:00etan: Liburuaren Eguna. "Lagun ikusezina: oparitu liburu bat" talde-jarduera. Ekarri zure liburu bat eta trukatu beste pertsona batekin.
  • Apirilak 24, 18:00etan: Istorioak sortzeko jokoen arratsaldea.