Goi mailako saskibaloia Ermuara itzuliko da. Apirilaren 24an, arratsaldeko 18:15etik aurrera, Miguel Angel Blanco kiroldegiak Euskadiko Kopako seniorren azken faseko partidak jasoko ditu. Gizonezkoen eta emakumezkoen taldeen arteko norgehiagokak iragartzen dituen kartela argitaratu du erakundeak. Partida horiek amaiera emango diote aurtengo txapelketari.

Euskadiko Federazioa eta Errotabarri dira azken fasearen antolatzaileak, "Ermua Kirolak" udal kirol arloaren laguntzarekin. Jardunaldia festa bat izango da bertako zaleentzat eta sari bat Errotabarriko lehen taldeko kide eta jokalarientzat, Guerreras Iberdrola Ligako talde handienetako baten aurka neurtuko baititu indarrak, hau da, beste denboraldi batez emakumezkoen Ohorezko Mailako titulua lortzeko dagoen talde donostiarraren aurka. Gainera Bera Bera taldeak lotura hestua du gure herriarekin nahiz Errotabarrirekin, Imanol Alvarez Arruti entrenatzailea eta Anne Erauskin Martinez jokalaria, biak ermuarrak baitira. Bera Berak play-offetako final-laurdenak jokatzen ariko da titulua eskuratzeko xedez.

Errotabarri E.K.E. senior taldea finalera iritsi da Ohorezko Mailako Zubileta Evolution BM Zuazo (29-28) mendean hartuta. Bera Berak, bere aldetik, aise hartu zuen mendean Kukullaga (13-33) pasea lortzeko. Emakumezkoen taldeen arteko partida jardunaldiko partida nagusia izango da eta 20:15etik aurrera jokatuko, sari-banaketarekin txapelketari amaiera emango zaiolarik.

Gizonezkoen norgehiagoka, berriz, M. Ángel Blanco kiroldegia hartuko duen lehena izango da, 18:15etik aurrera. BM Romo Broker Kirol taldeak 32 eta 22 mendean hartu zuenb Amenabar ZarauTz ZKE taldea sailkatzeko. CD Bidasoak, aldiz, 44 eta 35 goleko aldearekin irabazi zion MEK Eibar Eskubaloiari.