Korrika bere azken zatia egiten ari da Bizkaian. Goizeko bostetan Bizkaitik irten ondoren Arabatik zenbait kilómetro egiteko,12:30tan itzuli da bizkaitar lurraldera Arakaldotik. Otxandio izango da Bizkaian bisitatuko duen azken herria Arabara irten aurretik. Aurreikuspenen arabera, Bizkaian gaueko hamabietan egingo dira azken urratsak.

Otxandiora heldu baino lehen, Korrikak Ugao, Zeberio, Zornotza, Areatza, Dima, Igorre, Elorrio, Durango eta Mañaria bisitatuko ditu.

La Korrika en Bizkaia Korrika

Martxoaren 24an bukatuko da 23. Korrika Baionan. 12:30erako iritsi beharko luke lekukoak herriko etxe aitzinera. Bertan, jai giro itzela arnastuko da. Korrikalariek azken kilometroak egiten dituzten bitartean, dantza jauziak, musika eta dantzak egongo dira Baionan.