Ermua Antzokiak 'La ilusión conyugal' antzezlana jasoko du ostiralean
Datorren ostiralean, martxoaren 1ean, kalitatezko antzerkia itzuliko da Ermua Antzokira. Iluntzeko 20:30etik aurrera, Pentacion Espectáculos izeneko konpainiak, Jesús Cimarro ermuarra buru duenak, La ilusión conyugal izeneko obra taularatuko du bertan, Ángela Cremonte, Alejo Sauras eta Álex Barahona aktoreen presentziarekin. Sarrerak erritmo onean saltzen ari dira, baina oraindik eskuragarri daude 15 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabankeko leihatila birtualean.
Komedia korapilatsu honek erakutsiko digu maitasuna eta pasioa arrazoimena baino indartsuagoak direla, edo agian ez... Izan ere, zer gertatzen da pertsona bat egoerak erabat gainditzen duenean? Gezurra defentsa-mekanismo bat besterik ez al da? Beharrezkoa al da zure bizitza partekatzen duzun pertsonaren sekretu guztiak jakitea?
Arratsalde batean, Maxi senarraren zain dago Maria etxean, eta hura iritsi orduko, jolas bat proposatzen dio: ezkontide direnetik bakoitzak zenbat maitale izan dituen jakitea, haien arteko harremana zehazki zein puntutan dagoen jakiteko. Gezurrek, desleialtasunek eta beldurrek hainbeste denboran jasan duten itxura faltsu horri aurre egitea lortuko dute, eta, behin betiko, bakoitzak ezkutatzen duen mozorro hori erantziko dute, nor diren jakiteko.
Antonio Hortelano zuzendariaren gidaritzapean, Ángela Cremonte, Alejo Sauras eta Álex Barahona aktore ezagunek bizitza emango diete hiru pertsonaiei, 75 minutuz gezurren, desleialtasunen eta galdera konprometituen itsaso honetan barrena gidatuko gaituztenak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Urriaren 4an ospatuko da Durangon Bizkaiko Erromeria Eguna
-
Udal-efizientziarekiko konpromisoan aurrera egin du Bilbok
-
Enrike Renteria pintura-lehiaketaren XXVII. edizioaren sariak banatu ditu Amorebieta-Etxanok
-
Euskadik inoizko industrializazio-maila handieneko etxebizitza babestuen sustapena bultzatu du Sopelan