Banarte Antzerki Taldeak bere lan berria aurkeztuko du Abadiñon
Datorren larunbatean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Banarte Antzerki Taldeak 'Cuenta atrás' izeneko bere lan berria aurkeztu egingo du Abadiñoko Errota kultur etxean. Lan hau parke batean gertatutako ume baten desagerpenari buruz doa. Dolma Romerak, Eduardo Pombarrek, Rafa Hercek, Maria Otxandianok eta Aitor Berriok osatzen dute taldea. Sarrerak (3 euro) dagoeneko salgai daude Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan. Banarteren ekoizpen berri horrek Abadiñoko Udalaren laguntza du.
Sonia Villamorrek zuzendutako 'Cuenta atrá' thriller bat da, ikus-entzulea harrapatu eta antzezpen osoan atseden hartzen uzten ez dion antzerkira eramandako suspense lana. Fikziozko muntaia, ikus-entzuleei ohikotik aldentzen den lan bat erakusteko asmoarekin sortu zen eta sentsazioz eta sentipenez beteta dagoen errusiar mendia da. Izan ere, ez da komedia edo tragedia, ikus-entzunezkoen, zinemaren eta telebistaren, eszenatokira eramandako generoaren egokitzapena baizik, ikus-entzulea deserosoa izan daitekeen baina bizirik sentiaraziko duen intentsitatera eramateko.
Piezak Ertzaintzaren komisaria batean kokatzen ditu ikus-entzuleak. Zapatu goiz hartan, Bilboko Botika Zaharra parkean, hareazko mendiaren ondoan, Laura eserlekubatean zegoen aldizkari bat irakurtzen, Bruno semeak beste umetxo batzuekin jolasten zuen bitartean. Ama gazteak aldizkari gainetik begiratu du semea hor dagoela eta baldearekin eta palekin ondo dagoela egiaztatzeko. Laura begira dago, baina ez du bere txikia ikusten. Jaiki, berriro begiratu, hondar pilaren atzera joan eta ez dago. Etsita, bilaketa frenetiko bat hasten da.
Ez dago ez susmagarririk, ez aztarnarik, ez zergatirik, ez aldarrikapenik, ez erreskaterik. Dena azkartu egiten da bahitzaileak umea erakusten duen web helbide bat iragartzen eta kasua argitzeko 30 minutu ematen dituenean. Atzerako kontaketa dramatikoak, agenteen eta ustekabeko amaierara eramaten duten gertaerak zuzenean jarraitzen dituen amaren etsipenera garamatza.