Uribe Kostako herritarrek, eta baita Bizkaiko lurralde osokoek ere, laguntza profesionala jaso ahal izango dute aste honetatik aurrera ireku berri duten Bizkaiko Medikuen Elkargoak Aurretiazko Borondateen Bulegoari (ABBri) esker. Ekimen horren helburua da interesa duten pertsonei beren Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) Eusko Jaurlaritzaren Aurretiazko Borondateen Erregistroan idazten, legeztatzen eta erregistratzen laguntzea.

Dokumentu hori edukitzeak aukera emango die bai egin duen pertsonaren mediku-taldeari, bai haren familiari, pertsona horrek bere buruarentzat zer nahi duen jakitea, bere borondatea adierazi ezin duen bizi-amaierako egoera batean: zer tratamendu onartzen dituen, zeintzuk baztertzen dituen eta nola iritsi nahi duen bere bizitzaren amaierara.

Laburbilduz, dokumentu hau edukitzeak baimena eman dion pertsonari aukera ematen dio bere bizitzaren amaierara nahi duen bezala iristeko, eta lasaitasuna ematen die senideei, ez baitute beren burua behartuta ikusiko pertsona maitatuaren izenean erabakiak hartzera.

Zerbitzua nola eskatu

Aurretiazko Borondateen Agiria Bizkaiko Medikuen Elkargoko Aurretiazko Borondateen Bulegoan egin nahi duenak 944 354 700 telefonora deitu edo web orrian dagoen formularioaren bidez hitzordua eskatu​ dezake: Lehenengo bilerarako hitzordua eskatu beharko da.​

Eskaera OVAn jaso ondoren, informazio-saio baterako hitzordua jasotzen da, beste interesdun talde txiki batekin batera. Ondoren, taldean ere egingo den bigarren saio batera joan beharko da.​​