Zabalik dago jada eta horrela iraungo du abenduaren 29ra arte 2016 eta 2019 artean jaiotako umeei zuzendutako Ludotetako bigarren hiruhilerokoan egingo diren ekintzetan izena emateko epea. Ekimena Ugao-Miraballesen erroldatutako haurrei bideratuta dago, eta prezioa 3 eurokoa izango da.

Honela, udalerriko umeek ondo pasatzeko aukera eskaintzen zaie, jolasten, tailerretan eta dinamika desberdinetan ari diren bitartean. Hauen guztien bitartez era ludikoan eta dibertigarrian ikasi eta beraien balioak indartzen dituzte.​​

Jarduera urtarrilatik martxora garatuko da Kultur Etxean, astearte, asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, martxoaren 21era arte. Hiruhileko bakoitzean izena emateko epe berri bat irekiko da. ​​

Parte hartzeko interesa dutenek izena emateko fitxa bete beharko dute eta Jane Jauregian aurkeztu. Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, goizez 9:30etik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00era. Ostiraletan, 9:30etik 13:30etara. Araudia eta izena emateko orri bera Udalaren web orrian ere deskarga daiteke eta beteta ugao-miraballes-museo@ortzadar.es helbidera bidali edo on line ere Google Forms bidez eman daiteke izena: klikatu hemen.

Plaza-kopuru mugatua dago eta erroldatuek lehentasuna izango dute ez erroldatuen aurrean. Izena emandakoen kopuruak dagoen plaza kopurua gaindituz gero, zozketa bat egingo da urtarrilaren 2an. Zozketa honetan, erroldatuak baino ez dira sartuko; ez erroldatuak itxaron-zerrendan sartuko dira, izen-emate dataren hurrenkeran.