Síguenos en redes sociales:

Herritarrei aurrezten laguntzeko laguntzeko bulego bat izango du Argiñola komunitateak

Datorren asteartetik aurrera, abenduaren 26an konkretuki, herritarrei aurrezten laguntzeko helburua izango duen aholkularitza bulego bat irekiko du Argiñola Energia Berriztagarrien Komunitateak Elorrioko plazan.

Joan den maiatzean aurkeztu zen jendaurrean Elorrioko Energia Berriztagarrien Komunitatea, Argiñola, udalerrian energia arloan subiranotasun iraunkorra bultzatzeko helburuarekin. Aurreztea energia berriztagarriak ezartzea bezain garrantzitsua da Argiñolarentzat, eta, horregatik, beste helburuetako bat etxebizitzetan eta eraikinetan gasaren eta elektrizitatearen fakturetan aurrezteko aholkuak ematea da. Zerbitzu hori emateko bulego bat irekiko dute plazan, Aratz bitxi-denda zaharraren lokalean.Bertan, gasaren eta elektrizitatearen faktura ulertzen lagunduko diete bizilagunei, fakturan aurrezteko aukerak aztertuz, energia aurrezteko aholkuak emanez eta Argiñola ezagutzeko informazioa eskainiz.Datorren asteko asteartean zabalduko dute bulegoa, hilaren 26an. Printzipioz, astearte eta ostegunetan egongo da zabalik, 16:00etatik 19:00etara. Zerbitzua jasotzeko txanda hartu beharko da lehenik eta behin; bulegoan bertan eska daiteke txanda, baina baita 633506354 telefonora deituta (bulegoa zabalik dagoen ordutegian) edota whatsapp-a bidalita. Mail bat ere jarri dute eskura: bulegoa@arginola.eus​.Behin txanda onartutakoan, gas eta argindar faktura eguneratuak eta fakturen orri guztiak eramatea komeni da, galderak eta zalantzak zehatz-mehatz erantzun ahal izateko. Txanda bakoitzak 30 minutu inguru iraungo du.Argiñolaren webgunean aurkituko dituzu informazio osagarria eta bazkide egiteko xehetasunak.​