Oso gutxi falta da Gabonetarako, eta Ugao Miraballesko Udalak aurkeztu egin du dagoeneko hain berezia den garai honetarako programazioa. Aipatzekoa da abenduaren 15ean eta 16an San Bartolome elizan ospatuko den Gabonetako Musikaldia ekimena.

Aurtengo programazioa bi kontzertuk osatzen dute. Biak 19:30etan hasiko dira:

Abenduaren 15ean: Sokaire Bikotea. Itsaso Diezek eta Noemi Santamariak osatzen duten Sokaire bikoteak musika klasikoaren historian zehar bidaiatzera gonbidatuko du entzulea, umore puntuarekin. Bikoteak biolina izango du oinarri: instrumentu akustikoak eta elektronikoak izango dituzte, eta, modu horretan, musika klasikoaren askotariko garaiak errepasatuko dituzte. Emanaldi pedagogiko antzeztu berezian euren errepertorioa interpretatuko dute, loop-ak eta oinarri elektronikoak erabiliz.

Abenduaren 16an: Ugaoko Sarea Abesbatzaren 20. urteurrena ospatzeko kontzertua: “Klasikoetara osteratsoa” izenekoa. Kontzertu honetan Sarea Abesbatzak, Sociedad Coral Basauri izango du lagun, baita Esther García soprano solista, Miriam Cepeda pianojolea eta “Cuarteto Diverdi” taldea. Zuzendari lanetan Jose Angel Robles ibiliko da.

Larunbateko kontzertua berezia izango da, izan ere, abesbatzako kide zen eta duela gutxi zendu zen José Ramón Jalón Villacorta omentzeko balio izango du.

Kontzertu honetan Sarea Abesbatzak, Sociedad Coral Basauri izango du lagun, baita Esther García soprano solista, Miriam Cepeda pianojolea eta “Cuarteto Diverdi” taldea. Zuzendari lanetan Jose Angel Robles ibiliko da.