2013tik 2019ra bitartean jaiotako (biak barne) Ugao Miraballesko haurrek aisialdirako aukera paregabea izango dute Gabonetan. Urtero bezala, Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, martxan jarri du Gabonetako kolonien edizio berri bat, 'Gabonetako hiri-koloniak' lelopean. Programa abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 5era arte luzatuko da. Bertan eskainiko diren jolasak, tailerrak, irteerak eta jaialdiak astelehenetik ostiralera bitartean garatuko dira, goizeko 10:30etik 13:30era bitartean.

Aipatu behar da, gainera, Udalak familia eta lana bateragarri egiteko helburuarekin, “Goiztiarrak” zerbitzu osagarria jarriko duela martxan. Horrela behar duten familiek euren seme alabak 8:00etan zein 9:00etan eraman ahal izango dituzte.

Dagoeneko zabalik dago haurrentzako aisialdirako programa honetan izena emateko epea. Parte hartu nahi dutenek gaurtik abenduaren 15ra eman dezakete izena. Jane Jauregian formalizatu ahal izango da. Izena emateko fitxa udalaren webgunean ere deskarga daiteke eta beteta bidali ugao-miraballes-museo@ortzadar.es helbidera. Formulario digital​ hau ere bete daiteke.

>Izena emandakoen kopuruak dagoen plaza kopurua gaindituz gero, zozketa bat egingo da abenduar​en 18an, Jane Jauregian, arratsaldeko 16:00etan. Zozketa publikoa izango da. Hurrengo egunean izena eman dutenen zerrenda eta itxaron-zerrenda argitaratuko dira Jane Jauregiko harreran. Egun honetatik aurrera eta abenduaren 22ra arte, izena eman dutenek jarduera ordaindu ahal izango dute.