Barakaldoko Udaltzaingoak udalerriko garaje, trasteleku eta ibilgailuetan lapurtzen zuten bi gizon atxilotu egin ditu, Herritarren Segurtasunereko eta Babes Zibilerako zinegotzi den Ángel Madrazok jakitera eman duen moduan. Madrazoren hitzetan "aspalditik genbiltzan haien atzetik, eta poliziaren lanak fruituak eman ditu azkenean". Udaltzaingoak 22 objektu susmagarri konfiskatu ditu operatiboan.

Barakaldoko Udaltzaingoak 09.15ak aldera egin zuen jarduera, epailearen baimena lortu ondoren etxebizitza sartu eta miatzeko, lapurtutako artikuluak biltzen zituzten zantzuak zirela eta, aldez aurretik salatuta baitzeuden.

Ikuskapena bi ordu eta erdiz luzatu zen, eta ertzainek bizilagunek azkenaldian jarritako salaketekin lotutako objektuak konfiskatu zituzten: Stanley obrako maletak, erreminta-kutxak, helbideak dituzten giltzak, aginteak, hozkailu eramangarri bat... Etxebizitzan ez zegoen argirik, ezta urik ere; beraz, itxura guztien arabera, biltegi gisa erabiltzen zen.

Lau salatzailek bereak zirela aitortu zuten atzo 18 objektutan. Era berean, herritarrek lapurtutzat jo dituzten beste gauza batzuk ere badaude. Argazki-kamera bat ere badago, agenteek inguruko hortz-klinika batean egindako lapurretarekin lotzen dutena.

Lapurtutako kreditu-txartela

Gainera, atxilotuetako bati garaje batean aparkatuta zegoen ibilgailu batean kreditu-txartel bat lapurtu izana egotzi dio Udaltzaingoak, eta txartel hori bi aldiz bidegabe erabili izana (50 euro inguru). Dirudienez, igande goizaldean egin zuten delitua, eta lapurrak goizeko lehen orduan erabili zuen txartela. Erosketa egin zuen dendetako baten lankidetza funtsezkoa izan da gizona lapurretarekin erlazionatzeko.

J.B.L. eta G.G.M. atxilotuei ondarearen aurkako hainbat delitu egotzi dizkiete, eta laster jarriko dituzte epailearen esku.

Madrazok Udaltzaingoak egindako ikerketa goraipatu du, "bi ustezko delitugile horiek zirkulaziotik kanpo utzi dituelako". Halaber, "orain legearen pisu guztia eurengan erortzea" espero du, Barakaldon deliturik berriro egin ez dezaten, eta herritarren laguntza eskertu du.