Elorrioko kantu eskolako ikasleek 'Les Misérables' aurkeztuko dute ostiralean
Edurne Eguia irakasleak zuzendutako 'Les Misérables' musikalaren moldaketa aurkeztuko dute datorren ostiralean, azaroaren 17an, Elorrioko kantu eskolako ikasleek. Ekitaldia musika eskolako aretoan egingo da, eta programatutako hiru emanaldietako lehena izango da.
Aspalditik zeukan buruan Edurne Eguiak antzerki musikaleko pieza ezagun horren moldaketa bat egitea: “Musikala ikusi nuenean, ederra iruditu zitzaidan, eta pentsatu nuen gozamena izan behar zuela halako zerbait egitea, eskala txikiagoan. Iaz aukera ikusi nuen, mutil gehiago sartu zirelako musika eskolako kantu klaseetan. Kantuak prestatzen hasi eta poliki-poliki iritsi zaigu jendaurrean aurkezteko ordua; urduri gaude, baina gogotsu aldi berean”.
“Etxerako” moldaketa bat egin dute, musikaleko abesti batzuk egokitu eta ordu eta erdiko funtzioa onduta. hogei abeslari dira denera, Elorrio, Durango eta Bilbokoak, Irrikaz koruko abeslariak barne. Cosette protagonistarena egiten duena da adin txikiko bakarra, 12 urtekoa, eta beste antzezleak askotariko adin-tarteetakoak dira. Acapella eta mikro barik abestuko dute.
Askok bi paper interpretatzen dituztenez, arropak aldatuko dituzte obran zehar. Dekorazioa ere aldatuko da, taberna edota lan esparruko eremuak irudikatzeko. Pieza musikalak ilaran entzungo dira, eta off ahots bat arduratuko da istorioa kontatzeaz, “pelikula ikusi ez duenak hobeto uler dezan”.
Ostiral honetan, hilak 17, izango da lehen emanaldia, eta datozen bi ostiraletan hurrengoak, 19:00etan guztiak. Herritarren artean ikusmina piztu du ikuskizunak, sarrera guztiak agortu dira-eta. Horregatik, ez dute baztertzen laugarren emanaldi bat ere eskaintzea aurrerago.
Temas
Más en Bizkaia
-
Martxan da 'Ibaiondo Dantzan' programaren edizio berri bat
-
Asador Etxebarri consolida su lugar de honor: segundo mejor restaurante del mundo
-
El somelier del Asador Etxebarri se corona como el mejor del mundo
-
Urgencias en los hospitales de Galdakao y Gernika: Osakidetza crea una Mesa de Trabajo para "la búsqueda de soluciones"