Síguenos en redes sociales:

BizkaiBizki zerbitzua estreinatu du Leioak

Bizikletaren erabilera sustatzeko helburua duen Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako BizkaiBizi zerbitzu publikoa estreinatu egin du aste honetan Leioak. Berarekin batera lurraldeko beste zortzi udalerri batu dira ekimen honetara: Barakaldo, Berango, BIlbo, Erandio, Getxo, Portugalete, Santurtzi eta Sestao.

Udalerriak 50 bizikleta elektriko eta 8 aparkatze eta karga eremuak ditu. BizkaiBizi gune horiek estrategikoki banatu dira Leioa osoko hainbat eremutan, auzokide gehienei zerbitzua emateko eta herriko auzoak elkarren artean eta ekimenari atxikitako Bizkaiko beste udalerriekin lotzeko.

Gainera, guneak Leioako bidegorri-sarearen eta metroa bezalako garraiobide publikoen hurbiltasuna kontuan hartuta kokatu dira, zerbitzua ahalik eta eraginkorrena eta erosoena izan dadin erabiltzaileentzat.

BizkaiBizi zerbitzuaren geltokiak Leioan

Hauek dira Leioan aparkatzeko eta kargatzeko 8 estazioak:

  • Iturriondo (Leioako metroa)
  • Lamiako
  • Sakoneta
  • Udaletxe
  • Zarragabarrena
  • San Bartolome
  • Bordelea
  • Txorierri

Bizikleta berriak egunean 19 orduz daude martxan, 5:00etatik 24:00etara, asteko zazpi egunetan.

Zerbitzu hau erabiltzeko 16 urte baino gehiago izan behar dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren webgune ofizialean alta eman eta BizkaiaBizi APPa deskargatu, iOSerako zein Androiderako eskuragarri dagoena.

Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua

Leioako Udala proiektu honen parte da, ingurumenarekiko eta mugikortasun iraunkorreko ereduekiko konpromiso sendotik abiatuta.

Bizkaibizi ekimenak Leioak gero eta kohesionatuagoa, osasungarriagoa eta herritarrentzat bizigarriagoa den udalerri baterantz egiten laguntzen du.