Duela pare bat urte sortua, eta teoriatik “ekin-tzetara pasatu beharra dagoela” iritzita, BaSOS elkarteak norabide horretarako bere lehen pausoa eman berri du. Izan ere, crowfunding kanpaina abiatu dute, jendartearen aportazioekin lau hektareako basoa, pinudi eta eukaliptoz betetako eta modu intentsiboan uztiatutako gunea “bertoko espeziez osatutako baso bilaka-tzeko”. Hala adierazten du Joseba Oar Etxebarria BaSOS elkarteko kideak. Urdaibaiko bihotzean kokatutako lursaila da berau, Gautegiz Arteagan, Muruetaganeko parajean. “Gune honen abantailak denok disfrutatuko ditugu, etorzkizuneko belaubaldiek batez ere”, dio Oarrek, izan ere bertako basoek ekonomikoki, sozialki eta ingurugiroaren ikuspuntutik abantailak eskaintzen dituzte bertoko basoek, “biodibertsitatea” oinarri dutenak.

Pandemia garaian sortutako elkartea, “orain arte ikastaroak edota jardunaldiak antolatu ditugu”. Baita kamisetak diseinatu eta saldu ere. “Baina orain pauso bat emateko prest gara, ekintzetara pasatuz”, diotenez. “Eta lau hektareako lur eremua gure izatea nahiko genuke, bertan arnasgune izango den bertoko basoa sortzeko”, Oarrek dioenez. “Lursail honek garrantzia berezia du, hiru iturburu daudelako bertan. Premiazkoa dugu iturburuak babestea, hauek agortuz gero, errekak desagertuko lirateekelako. Halaber, eukaliptadiek lurzorua lehortu egiten dute. Horregatik bertako espeziez osaturiko baso mixto bat sortuko dugu bertan, Lagaraino doan erreka bizirik mantentzeko, bioaniztasuna sortu eta pinudi eukaliptadiz beteriko ingurune horretan arnasgune bat izateko. Espero dugu etorkizunean, lursail honen inguruko lurren jabeak gure egitasmoarekin bat egin eta benetako basoak zabaltzen joatea”, azaldu duenez. Eta gunearen sorrerak hasnarketarako bidea emango dio Urdaibaiko jendarteari. “Etorkizunean landaketak egingo ditugu, auzolanena”. Horretarako deialdiak prstatzen ari dira.

Crowfounding kanpainari buruz, edonork jarri lezake “bere aletxoa” basoa errealitate bihurtzeko bidean. “Guztien aportazioa da berharrezko gure ametsa egin bilakatzeko”, zehazten du Oarrek. Sare sozialetan kanpainaren bideoa lau haizeetara hedatutabertan agertzen dira Urdaibaiko bizilagun bi, Pello Bilbao txirrindularia eta Onintza Enbeita bertsolaria–, orainarteko uzte ederra izan da. Atzoko datuen arabera, finantziazioaren %41a jada lortuta dago.

Gernikako txirrindulariaren babesa oso eskertzekoa izan da egitasmoa laguntzerako orduan, izan ere Bahrain Victorius taldekoak euro bana emango dio BaSOS elkarteari aurtengoan Euskal Herriko errepideak zeharkaztu dituen Frantziako Tourreko etapetan bere atzean gelditzen den txirrindulari bakoitzagatik, orain gutxuira arte taldekide izan zuen Gino Maderrek egiten zuenaren antzera.

Basos elkartea

Egitasmoa. Lau hektareako lursaila erostea du helburu BaSOS elkarteak, Urdaibain bertoko basoa babesteko. Gunea Muruetaganen dago, Gautegiz Arteagako herrian.

Bideoa. www.youtube.com/watch?v=KpZq3kW5UmM&t=1sur estekan da ikusgai elkarteak egin duen kanpainaren bideoa, Pello Bilbao eta Onintza Enbeitaren parte har-tzearekin. Diru bilketa basos.eus/crowdfunding/ estekan egin liteke.