Elorrioko Ferixa Nausikoek badute kartela
Alfonso Gimenezen proposamena izango da irailaren 2tik 10era ospatuko diren jaien irudia
Ferixa Nausikoak irailaren 2tik 10era ospatuko dira eta dagoeneko jaiak iragartzeko kartela aukeratu da. Hain zuzen ere, Alfonso Gimenez Venturaren proposamena izango da 2023ko jaiak iragarriko dituen irudia eta irabazleak 500 euroko saria eskuratu du.
Guztira, hiru kartel proposamen aurkeztu dira aurten Ferixa Nausikoetako kartel lehiaketara. 16 egunez egon dira Iturri Kultur Etxeko sarreran eta Elorrioko Udalaren webgunean, elorriarren botoak jasotzeko eta 350 herritarren botoak haso eta gero, epaimahaiaren botoa ere ezinbestekoa izan da irabazlea hautatzeko.
Zentzu horretan, epaimahai teknikoa udaletxeko eta jai-batzordeko kideek eta arte grafikoetako profesionalek osatu dute eta herritaren botoak kontuan hartuta hautatu du kartel irabazlea. Proposamen irabazleari dagokionez epaimahiak adierazi zuen “irudiekin oso joko polita lortu du eta oso ondo diseinatuta dago” eta horregatik jaietako esku-egitarauaren azalean joango da.
Era berean, aurkeztutako gainerako bi kartelak ere jaietako esku-egitarauan argitaratuko dira. Aurreko edizioetan bezala uztailaren erdialdean Udalak jaietako programazioaren berri ematea espero da eta orduan emango da kartel lehiaketaren irabazlearen 500 euroko saria.
Temas
Más en Bizkaia
-
Los tres concejales de Getxo imputados por el derribo del palacete renuncian a sus cargos
-
En imágenes: Kike Infame y Alex Oviedo presentan su libro Fanzineak, historia del fanzine vasco, con una mesa redonda en la librería Anti de Bilbao.
-
Urdaibai entre los siete mejores destinos de turismo sostenible
-
Los tres concejales de Getxo imputados por el derribo del palacete renuncian a sus cargos