Elorrio, turismo-eredu jasangarriaren alde
Turismoa erakartzea izango da Elorrioko Udalaren hurrengo erronka, eta horretarako makinaria aktibatu berri du. Horretarako, eredu jasangarriaren aldeko apustua egingo dute udaletxetik, herrian inpaktu positiboa izango duen turismoa sustatzeko. “Familia guztiarentzako moduko turismoa oinarri hartuta, behar guztietara egokitzeko eskaintza prestatu dugu turismo bulegoarekin batera”, azaldu du Alazne Mendizabal zinegotziak.
Berrikuntza gisa, Instagrameko ‘reels’ lehiaketa abiatuko du Udalak. Elorrioko herria, ondarea eta historia sustatzea da erronka, 45 segundoko bideo laburrak sortuz. Bideoan, herriko naturguneak, kultur ekitaldiak edota herriko txokoak agertu beharko dira. EMEko hiru bono banatuko dira sarituen artean (300, 150eta 50 eurokoak). Lehiaketa uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egongo da martxan, eta irailaren 16an izango da sari banaketa.
Bisita gidatuak, urtero legez
Eskaintza tradizionalagoari ere eutsiko dio Elorriok. Bertako ondarea ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira uztailean eta abuztuan: basilikaren barrenak, Argiñetako altxorrak, kaleetako berezitasunak, gurutzeen bidaia... Guztira hamalau bisita izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 3 euroko prezioa izango dute. Horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da turismo bulegoan.
Elorrio, inoiz ez bezala
Digitalizazioaren bidea urratzeko apustu sendoa egin da Elorrioko turismo plan estrategikoaren barruan, eta horren erakusle da martxoan aurkeztu zen Elorrioko Gida Birtuala. Egitasmo aitzindaria izan da Durangaldean eta Euskal Herri mailan, teknologia berritzailea baitarabil.
Tresna honek bi esperientzia bateragarri eskaintzen dizkio erabiltzaileari: GPSak gidatutako ibilbide turistikoa herrian barrena eta misterio bat argitzeko jolasa; familian gozatzeko plan bikaina. Eskuko telefonoan aplikazioa deskargatu behar da, eta gailuaren kokapena aktibatuta, herriaz gozatzeko aukera ugari eskaintzen ditu gida birtualak.
Temas
Más en Bizkaia
-
El Arenal de Bilbao se transforma en una gran bodega de txakoli de Bizkaia
-
La ruta aérea Bilbao-Nueva York se estrenará el día 1 por todo lo alto
-
Lego abrirá una tienda en el centro de Bilbao
-
La Diputación refuerza las pantallas acústicas previstas en su proyecto de reordenación del puente de Rontegi