Síguenos en redes sociales:

Bizkaia Etorbideko 17. eraikina eraisten hasi dira

Ostiral honetan, ekainaren 16an, hasi egin dira Ermuko Bizkaia Etorbideko 17. eraikina eraisteko lanak, A-06 Kaltxango eremuan kokatutakoa, bertan eraikiko den eraikin berriari lekua egiteko.

Eraispen lana Mallabiko Jon hondeaketa lanak izeneko enpresa egiten ari da, pintza duen garabi batekin. Langileek urez igurzten dituzte behera botatzen diren hormak eta zatiak. Ondoren, hondakinak kentzeko lanak hasiko dira, zeintzuek larunbatean jarraituko duten.

Lan horiek kontuan hartu beharreko hainbat afekzioak dituzte. Garrantzitsuenak honako hauek dira: oinezkook moztuta izango dugula Bizkaia etorbidearen 13 eta Lomi-power unitateko igogailu berriaren arteko tartea. Seinaleztapen berezia jarrita dago zonaldean, Bizkaibuseko kioskoaren ondoan. Era berean, Zearkalea eta Bizkaia Hiribidea lotzen dituen zebra-bidea, Ibarrondoko farmaziatik 17 eraikin zaharraren espaloira (Kaltxango) doana, itxita egongo da lanek irauten duten bitartean.

Aukera hainbat

Ibilgailuentzako afekzioak ere bi izango dira; ur-deposituetarako igoera (Joxio bidea) aldizka moztuko da, makinen beharren arabera. Era berean, Areitioko jaitsieraren azken zatian eta Kaltxango biribilgunean seinaledun langileak egongo dira trafikoa erregulatzeko.

Lomi-powereko bizitegi-etxebizitza berrietan bizi direnek edo erabiltzaile izan daitezkeenek Ermua-Bilbo noranzkoko erreiaren eskuineko espaloitik eta goiko aldeko oinezkoen pasabidetik sartu eta irten beharko dute. Astelehenean behin-behineko zebra-bide bat jarriko da igogailu berriaren aurrean. Igogailu hori datozen egunetan jarriko da martxan, inguruko irisgarritasuna errazteko eta hobetzeko.