Hamar artista baino gehiagok hartuko dute parte Musikaire jaialdian
Astearte honetan goizean aurkeztu egin dute Elorrioko alkate Idoia Buruagak eta Kultura, Jai eta Gazteria zinegotzi Julene Lazkanok Musikaire jaialdiaren edizio berria. Elorrion ospatuko den jaialdiak hamalau emanaldiz osatutako eskaintza zabala jasoko du uztailaren 7tik 29ra bitartean.
Formatuari dagokionez, ohikora itzuliko da jaialdia. Emanaldia gehienak plazan izango dira, eta hiru saio Lariz jauregiko lorategian eskainiko dira. Ordutegiak adin tarteen arabera egokitu dira.
Eskaintza zabala izango du jaialdiak; askotariko musika, antzerkia, dantza… Programako izenen artean Neomak, Ruper Ordorika edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots aurki ditzakegu. Eta musikari dagokionez, Elorriok trikiti, Flamenko Jazz, Pop, Swing, Jazz, Blues edo Rock aniztasun handia izaten jarraituko du, Euskal Herritik zein nazioartetik etorritako artisten eskutik.
Halaber, Buruagak azpimarratu du “Arriolak urterik urte egiten duen lan bikaina”, eta gogora ekarri du pandemiako mugekin ere, urte guzti hauetan jaialdiak ez duela etenik izan.
Programazioa eta agertokiak
- Deabru Beltzak - "Circle of fire"- Uztailak 7, 22:30ean - Plaza
- Neomak- Uztailak 8, 22:30ean - Plaza
- Pirritx, Porrotx eta Marimotots - "Urteak bete, abenturak bizi" - Uztailak 9, 19:00etan - Plaza
- Antonio Lizana - Uztailak 14, 20:00etan - Lariz jauregia
- Verde Prato - Uztailak 15, 20:00etan - Lariz jauregia
- Ruper Ordorika - Uztailak 16, 19:00etan - Lariz jauregia
- Soul Teller - Uztailak 21, 22:30ean - Plaza
- O Sister! - Uztailak 22, 22:30ean - Plaza
- Dantza Garaikidea - “La medida que nos ha de dividir” (Qabalun), “Out of the blue” (LaRutan), “Hellouses y Goodbyeses” (Wako), “Throught nature” (Sekai) - Uztailak 23, 19:00etan - Plaza
- Janus Lester - Uztailak 28, 22:30ean - Plaza
- Nico Wayne Blues Band - Uztailak 29, 22:30ean - Plaza