Derioko Udalak 180.000 euroko aurrekontua bideratuko du Herri Ikastetxeko eraikinean hainbat hobekuntza egiteko. Besteak beste eskolako komunak, aldagelak eta irisgarritasuna hobetzera bideratutako obrak egingo dira, udan klaserik ez daudeka aprobetxatuz.
Gainera, bi ikasgelatarako soilik diren bi komun sortuko dira. Era berean, ikasgelen arteko konexioak hobetuko dira, korridoreko sarbideak handituz, eta fatxadan eskailera berriak eta irisgarritasuna bermatuko duen arrapala bat eraikiko dira.
Derioko Herri Ikastetxeko instalazioak eta zerbitzuak hobetzen jarraitzeko helburuarekin, Udalak datozen asteetan ekingo die irisgarritasuna hobetzeko eta komunak zein aldagelak eraberritzeko lanei, egun indarrean dauden irisgarritasunestandarretara egokituz. Obrek instalazio horien irudia eta funtzionaltasuna berritzeko ere balioko dute.
“Hobekuntza horien bidez, eskola-komunitatetik helarazten dizkiguten eskaerei erantzun nahi diegu. Jarduera horiek Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ordaindutako ikastetxeen mantentze-programaren barruan sartzen dira. Kasu honetan, 178.056 euro bideratuko ditugu ekainaren 26an hasiko diren eta ikasturte berriaren hasierarako amaituta egongo diren lanak egiteko. Beraz, ikasleek ez dute inolako eragozpenik izango; aitzitik, irailean instalazio modernoagoak eta seguruagoak aurkituko dituzte”, adierazi du Esther Apraizjarduneko alkateak.
Zentzu honetan, Herri Ikastetxeko Haur Hezkuntzako eraikin osoari zerbitzua ematen dion komun-gunea berrituko da. Gainera, bi ikasgelatarako bi komun berri sortuko dira. Horrela, gela horiek guztiek komun independente bat izango dute.
Hala ere, ez dira izango udaldian tokiko gobernuak egingo dituen hobekuntza bakarrak. Aurreikusitako hobekuntzen artean, ikasgeletan bertan konexio berriak sortzea ere sartzen da, eta horietan korridoreko sarbideak handitu egingo dira, horien funtzionaltasuna hobetzeko. Era berean, ikastetxearen ekialdeko fatxadan, kanporako sarbide berri bat sortzea aurreikusten da, eskailera berriak eta irisgarritasuna bermatuko duen arrapala bat eraikiz, horrela eskola-esparruaren eremu hori aisialdirako espazio gisa erabiltzeko aukera emanez.
Jarduera horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeei zuzendutako udal-jabetzako eraikinetako gastuetarako 91.857 euroko finantziazioa (Udalaguntza 2022) dute.