Síguenos en redes sociales:

Bi nobedade nagusi izango ditu Ermuko Gastronomia Jardunaldien egitarauak

Bi nobedade nagusi izango ditu ekainaren 7tik 22ra bitartean Ermuan ospatuko den eta Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatzen duen herriko Gastronomia Jardunaldiak. Alde batetik, fusioko afari bat, eta bestetik, Michelin izarra duen chef baten beste afari bat. Aurten hogeita hirugarren edizioa egingo da. Edizio honek proposamen berriak dakartza jardunaldiak erakargarriago egiteko, parte-hartzea handitzeko eta sektorearen egungo joerak hurbiltzeko.

Ekainaren 7an, asteazkena, iluntzeko 20:45ean, Euskadi-Asia fusio-afaria izango da Urkaregi jatetxean, Hego Amerikako ukituren batekin. Afaria Durangoko ‘Iruko', by Sushi Gallery jatetxeko sukaldaritza taldeak egingo du. Sukaldaritza desberdina aurkeztuko dute, etengabeko hobekuntzan eta zapore ezohikoen bilaketa sortzailean oinarrituta. Sentipen-jokoa eta esperientzia dibertigarria, sasoiko produktuak, tokikoak eta asiarrak bat egitean oinarritua. Bierzo jatorri-deiturako ardoak edango dira. Izen-emateak hasi dira eta plazak mugatuak dira.

Ekainaren 8an, osteguna, Vermuta hizpide izango izango da, Haroko Martínez Lacuesta upategiko aditu batek komentatutako dastaketarekin. Lobianon, iluntzeko 19:00etan.

Ekainaren 12tik 16ra bitartean, zazpi tabernatatik pintxo ibilbidea izango dute parte hartzaileek. Ekainaren 13an, asteartea, bigarren hitzaldi bat izango da Aove-ri buruz, aditu batekin. Lobianon, 19:00etan.

Ekainaren 17an, larunbatean, bakailao lehiaketa izango da plazan. Azkenik, 22an bigarren afari bat egingo da, Maskarada jatetxeko taldearen eskutik. Ardoa Gonzalo Celayetarena izango da. Urkaregin, iluntzeko 20:45etatik aurrera.