Barakaldoko Lorategi Botanikoak 'Lorategi Bizia' ekimenaren bigarren edizioa jasoko du ekainaren 8tik 11ra bitartean. Bertan lorategiaren ahalmen osoa ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dute ikusleek.

Aurkeztuko den jarduera multzoak udalerriko bizilagunak animatu nahi ditu aisia-gune hau ezagutzeko abenturan murgiltzera, bisitaldia izan dadin leku magiko hau sarri erabiltzeko sarbidea. Beraz, adin guztietarako eta edonorentzako jarduerak izango dira; batzuk, estatikoak, horretarako propio gaitutako leku desberdinetan, eta beste batzuk, berriz, ibiltariak, lorategiko hainbat zokotan barreiatuak. Guztiak garatuko dira ostegunetik igandera:

  • Erlaxazio tailerra

Landare, lore eta zuhaitz arteko gune naturaletan egingo dira yoga eta taichi tailerrak, goiz-arratsaldez, udalerriko profesionalen gidaritzapean.

  • Ikebana tailerra

Ikebana (lore biziduna) deritzo loreak atontzeko arte japoniarrari. Kultura japoniarrean sortu zen ikebana, lore-konponketak mendebaldekoaz bestelako estetikarekin egiteko modu gisa interpreta daitekeena Mendebaldean. Baina, ikebana haratago doa, antzinatik datorren artea da, kultura japoniarrean sakon sustraituriko naturarekiko errespetutik sortua, arte japoniarraren beste arte-mota asko bezala, hala nola kaligrafia, tearen zeremonia edo haiku poesia. Naturarekin komunikaturik bizitzeko moduan oinarritutako diziplina da ikebana.

  • Scape greena

Familia osoak gozatzeko diseinatutako gymkhana. Pistak bilatzean, enigmak ebaztean, trebetasun probak gainditzean eta lorategian barrena ibilbide bat egitean datza proba, zeinetan aktore eta animatzaileek parte-hartzaileei gaitasunak probaraziko dizkieten.  Lorategia eta lorategiaren sekretuak ezagutzeko auekra emango duen familia-esperientzia da. Tira Ta Floja antzerki-konpainiak sortuko du. 20 urtetik gorako esperientzia du antzerkian eta familia-dinamizazioan, eta bere proposamenen artean literaturari eta zientziari eskainitako room ihesa dauka.

  • Zen lorategia

Nola egin zen lorategi bat. Miniaturako zen lorategien tailerrean lorategiaren elementuak azalduko dira: area itsasoa da; harriak, berriz, mendiak. Teknikak eta helburuak ere bai. 6 m2ko lorategia izango da hainbat teknika lantzeko ikasgela.

  • Haurrentzako jarduerak
  • Clown ikuskizuna, kontu-kontalaria eta txikienentzako jolasak.
  • La maleta de Lekim haurrentzako clown ikuskizuna da, barre ugariko jarduerez josia, ikusleek parte hartzeko prestatua.
  • Zurezko jokoak. Tamaina handiko zurezko joko multzoa, lorategi botanikoan sakabanatuak.
  • Senideentzako jolasak dira elkarlanean aritzeko pentsatuak ¿ puzzleak, asmamen- eta estrategia-jolasak ¿, tamaina handiko egurrez eginak, oso erakargarriak eta oso erraz erabiltzeko modukoak.
  • Ingurune natural honetarako bereziki prestatutako ipuin-kontalarien saioa.
  • Kontzertuak kandelen argitan

Formatu txikiko kontzertu-sorta, inpaktu artistiko handikoak, kontu handiz aukeratuko direlako bai artistak, bai eszenaratzea. Eszenatokia zingira aldameneko karratuetako batean jarriko da, eta uraren erreflexuak izango dira hondoko oihala.

  • Terraza naturala

Terrazaren eszenaratze zaindua, zuzeneko musika-klub handien giroa gogorarazi asmoz atondua, mahaiekin, kandelekin eta zerbitzu zainduarekin, kontzertu batez edo, besterik gabe, lorategian lasaitasun-une batez gozatu ahal izateko Gainera, eguerdian, gure ingurune hurbileneko musika-eszenako hainbat dj protagonista dituen bermut musikala izango dugu.

  • Girotzea eta dekorazioa

Jarduera guztietan zainduko da girotzea, bai eta dekorazio-elementuak, altzariak, seinaleak nahiz informazio-panelak ere. Espazioarekin, lorategi botanikoarekin, alegia, harmonian betiere.

Izena ematea

Jarduera guztiak doan dira. Lorategi Bizia ekimeneko jardueretako zenbaitetan -taichia, yoga, zen lorategia, eta scape greena - parte hartu nahi izatera, aldez aurretik eman beharko da izena.

Gainontzeko jardueretarako sarrera ¿ dantzaldiak, kontzertuak, terraza naturala eta abar - librea da.

Aurrez aurre edo telefonoz eman ahal izango da izena Barakaldoko kultur etxeetan eta gizarte-etxeetan, baita udalaren egoitza elektronikoan ere:

  • Retuerto 944789506 / 944789625.
  • Burtzeña 944789171 / 944789625.
  • Zuhatzu 944789512 / 944789513.
  • Gurutzeta 944789638 / 944789485.
  • Clara Campoamor 944789147 / 944789882