Síguenos en redes sociales:

Landa-eremuetako putzu septikoak eta tximiniak garbitzeko dirulaguntzen deialdia abiaraziko du Abadiñok

Ekainaren 16ra arte luzatuko da 2022an egindako landa-eremuetako putzu septikoak eta tximiniak garbitzeko eta baserrietan su-itzalgailuak jartzeko eta argiteria publikoa iristen ez den lekuetako kanpo argiztapenaren kostua ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. Abadiñoko Udalak ekimen horietarako dirulaguntzen deialdi berri honetarako eskabideak udal erregistroan aurkeztu ahal izango dira.

Etxeetako putzu septikoak garbitzeko laguntzetarako deialdi berriak ingurumena zaintzea sustatu gura du, instalazio horietan biltzen diren hondakin-urak behar bezala kudeatzen lagunduz. Garbiketaren kostuaren % 50erainoko diru-laguntza emango da, etxebizitza bakoitzeko hobi septiko batera mugatuta, eta 2022an egindako lana izan beharko da.

Gainera, herriko argiteriaren linea orokorra iristen ez den landa-eremuetan kanpoko argiztapenera zuzendutako etxeko energia elektrikoaren kontsumoarengatik herritarrek laguntzak eskatu ahal izateko epea ireki du. Landa-auzo batean duten etxebizitzaren ondoan argi-puntu bat aldez aurretik eskatu duten pertsonek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek. Horrela, argi-puntuaren energia elektrikoaren kontsumoarengatik diru-laguntzak jaso ahal izateko, argi-puntuak udal-ordenantzan jasotzen diren baldintzak bete beharko ditu.

Herriko baserrietan tximiniak garbitzeko eta su-itzalgailuak jartzeko diru-laguntzei dagokienez, laguntzaren helburua, baserrietako tximiniak ez garbitzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik gerta daitezkeen suteak prebenitzea da. Onuradun bakoitzak jaso ahal izango duen zenbatekoa tximinia garbitzeagatik edo su-itzalgailu bat erosteagatik ordaindutako fakturaren kostu osoaren % 90 izango da, gehienez ere 100 eurora arte, betiere eskatzailea Bizkaiko Foru Aldundiko nekazaritza-ustiategien erregistroan alta emanda badago. Bestelako kasuetan, laguntza % 50ekoa izango da.