Udaltzaingoan lehen sorospenen prestazioa hobetuko du Portugaletek
Portugaleteko Udaltzaingoaren lehen sorospenen prestazioa hobetze aldera, sorospenetarako material espezializatua duten zazpi botikin erosi berri ditu Udalak. Botikinak adabaki hemostatikoak dituzte hemorragia larriak prebenitzeko, torniketeak, kanula orofaringeoak eta bularraldeko traumatismo sarkorren batek eragindako pneumotorax irekia tratatzeko adabaki oklusibo torazikoak ere bai
Txema Ezkerrak, Portugaleteko alkateorde eta Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, eta Leire Palaciok, Udaltzaingoko zinegotziak, lehen sorospenetarako dotazio berria aurkeztu dute, lehenengo eta behin esanda haren helburua portugaletetetarrei zerbitzu hobea eskaintzea dela.
Erosketa horrekin batera, botikin horien erabilerari buruzko prestakuntza-ikastaro batzuk antolatu dira eta Udaltzaingoko hogeita hamar agentek baino gehiagok hartu dute parte. Prestakuntza adabaki hemostatikoak jartzeko, torniketeak erabiltzeko edo kanula orofaringeoa erabiltzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeari begirakoa da eta desfibriladore erdiautomatikoak erabiltzeko jasotakoaren osagarria.
Txema Ezkerra Portugaleteko Herritarren Segurtasunerako zinegotziak nabarmendu duenez, Herritarren Segurtasun Sailak berretsi egin du Udaltzaingoaren dotazioa eta modernizazioa hobetzeko konpromisoa. Gaur egun zazpi botikin ditugu eta horiei gehitu behar zaizkie poliziaibilgailu guztiek daramatzaten eta udaltzain-etxean bertan instalatutako bederatzi DESA desfibriladore erdiautomatikoak. Askotan, larrialdi baten aurrean, udaltzainak bertaratzen dira inor baino lehen eta material horiek ederki errazten dituzte lehen sorospenak, hala behar izanez gero, larrialdietako osasun-zerbitzuak iritsi arte. Hainbat jarduketatan izandako eskarmentuari esker egiaztatu dugu osasun-material hori guztiz baliagarria dela bizitzak salbatzeko. Oso garrantzitsua da, beraz, horrelako inbertsioak egiten jarraitzea eta Udaltzaingoari horien erabilerari buruzko prestakuntza ematea.
Era berean, Leire Palacio Udaltzaingoko zinegotziak azaldu duenez, polizia-kidegoek, gaur egun, diziplina anitzeko ezagutzak eduki behar dituzte; izan ere, Txemak ondo esan duen bezala, askotan Udaltzaingoa iristen da inor baino lehenago zerbait gertatzen denean, eta baliabide materialak eta ezagutza egokiak izan behar ditu jarduketa horri ekin ahal izateko. Batzuetan, segundo batzuen kontua izaten da baten bizitza salbatzea. Ardi dago ildo horretan jarraitu behar dugula eta Portugaleteko Herritarren Segurtasun Sailak horren aldeko apustu sendoa egiten du.