Síguenos en redes sociales:

Ugaok pandemia osteko lehenengo Herri Krosa jasoko du datorren igandean

Ugao-Miraballesek ekitaldi berezia jasoko du datorren igandean, maiatzaren 14an, Herri Krosaren itzulerarekin. Azken hiru edizioak (2020, 2021 eta 2022) bertan behera utzi ziren, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta.

Ugao-Miraballesko Herri Krosa lasterketa herrikoia da, eta parte hartzen duen orok kirola egiteko asmoa izatea du helburu, lehiakorra baino gehiago jai-giroan gozatzeko proba da.

Ohikoa denez, probak izaera solidarioari eusten dio, ez baita izen-ematea kobratuko, baina parte-hartzaileei esne kartoi bat ekartzeko eskatuko zaie, Elikagaien Bankuari emateko.

Izen-ematea, proba eta ibilbidea

Herri barruko zirkuitu baten egingo da eta irteera zein helmuga Herriaren Enparantzan izango ditu. Parte hartzen lehenak txikiak izango dira. Haurrentzako probak 11:00etan hasiko dira. Lau kategoria egongo dira: “Txupeteak” (2015 eta ondorengoak), “Pre benjaminak eta benjaminak” (2012, 2013 eta 2014), “Alebinak eta lehen urteko infantilak” (2009, 2010 eta 2011), “Bigarren urteko infantilak eta kadeteak” (2006, 2007 eta 2008).

12:00etan, helduen proba hasiko da. Ugao-Miraballesko kaleetan zehar egingo den ibilbide zirkularrari 3 buelta emango zaizkio, Udaletxeko plazan hasi eta amaituko da. 5.000 metro guztira.

Lasterketa herrikoia eta solidarioa denez, ez da saririk banatuko. Sailkapenaren araberako sariak honako hauek izango dira:

  • Gazteen, seniorren eta beteranoen kategorian sailkatutako 1a: garaikurra eta txapela.
  • 2. eta 3. Gizonezkoak: Garaikurra.
  • Gazte, senior eta beteranoen kategorian 1. sailkatua: txofeoa eta txapela.
  • 2. eta 3. Emakumezkoak: Garaikurra

Gainerako kategorietan, lehiaketatik kanpo daudenetan izan ezik, lehenengo hirurek garaikurra jasoko dute.

Probetan parte hartzen duten guztien artean hainbat opari zozketatuko dira proba guztiak amaitzean.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete webgunean maiatzaren 14ra arte. Izen-emateak doakoak izango dira, litro bat esneren truke, eta Elikagaien Bankuari emango zaio.

Xehetasun gehiago, ibilbideari buruzko datu teknikoak eta lasterketari buruzko informazio guztia probaren webgune berrituan daude argitaratuta.