Ostegun honetan, Gernika-Lumoko Astra eraikinean eskualdeko 325 ikasle inguru bilduko dira Busturialdeko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatzeko helburuaz. 13 tailer ezberdinetan banatuta, inguruko DBH4ko ikasleek “robotika, materialak, adimen artifiziala, errealitate areagotua, elektronika, matematikak eta elektrizitatea” bezalako gaiak landuko dituztela nabarmendu dute, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak eta Leartibai Fundazioak Bizkaiko Fou Aldundiaren laguntzarekin antolatutako jardunaldian.

Antolkatzaileek jakinarazi dutenez, jalrdunaldian zehar “Kooperatiben Mahaia Elkarteko enpresek eta EHUko iker-tzaileek ere parte hartuko dute”. Goizez batuko dira ikasleak, goizeko 9:00etatik hasita 14:30ak arte. “STEAM (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics) ikasgaiak sustatu, eskualdea ezagutu, nortasun sentimendua landu, eskualdeko industria nolakoa den ikusi eta etorkizunean bertoko enpresak beharko dituzten langile profilak ezagutzera emateko asmoz”, Talentatu programa jarri zuten martxan erakunde biek. Eta honen baitan antolatutako ekimena da berau. Programa honen bitartez, beste hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izan dute gaztetxoek, besteak beste kooperatiba eta enpresetara bisitak, enpresa eta kooperatibetako langileen bisitak ikastetxeetara, hitzaldiak, enpresetan egun bateko egonaldiak, herri trukaketak, emakume zientzialariekin bideo-elkarrizketak edota erronken lanketa ezberdinak.

Maiatzaren 26an

Urreratu dutenaren arabera, Busturialdearen ostean Lea-Artibairen txanda izango da. “Maiatzaren 26an, Lea-Artibai eskualdeko ikasleen txanda izango dela” jakinarazi dute. Hitzordua ere jarria dute dagoeneko: Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegian dute zita eta “eskualdeko ikastetxe guztietako LH6 mailako 300 ikasle direla” zehaztu dute. – I. Fradua