Getxoko Udalak martxan jarri du 'Udalekuak 2023' programa. Urtero bezala, udalerriko ume eta gazteen aisialdirako ekimena jarriko du martxan aurten ere bai, 192 plaza eskainiz.

Maiatzaren 8tik 18ra arte irekita egongo da Udaleko Gazteria Zerbitzuak 5 eta 12 urte (2011tik 2018ra ) bitarteko eta erroldatutako umeentzat antolatutako herriko udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea.

Udalekuak Geroa ikastolan, eta San Ignazio eta Romo herri ikastetxeetan eskainiko dira, uztailean zehar, bi asteko txandetan banatuta uztailean. Lehenengo txanda uztailaren 3tik 14ra arte izango da, eta bigarrena 17tik 28ra bitartean. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara edo 09:00etatik 17:00etara (azkena bazkaria barne) izango da.

Hiri-udaleku hauen helburuak askotarikoak dira: uztailean udalerriko haurrei gizarte- eta hezkuntza-proiektu bat eskaintzea; diskriminaziorik gabeko balio eta jarrerak garatzea; haurtzaroaren garapen integral osasungarria bultzatzea (irudimena, sormena, nortasuna eta autonomia pertsonala); balioetan oinarritutako hezkuntza eta bazterkeriarik gabeko jarrerak sustatzea, bai eta kulturartekotasuna ere; parte-hartze aktiboa bultzatzea; ingurumenarekiko jarrera positiboak bultzatzea; lankidetza, elkartasuna, errespetua, tolerantzia eta berdintasuna bultzatzea; lana eta familia bateragarri egitea eta ingurune hurbilena, euskal kultura eta euskararen erabilera ezagutzea bultzatzea.

Izenematea online egin ahal izango da helbidearen bitartez edo aurrez aurre Gazte Bulegoan hitzordua eskatuta: 688 88 09 85.