Lanestosako Udalak Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta NextGeneration funtsetako jasotako PIREP programaren dirulaguntzak bideratuko ditu Enkarterri Garatzen-Lanestosako kuartel zaharra birgaitzeko obren bigarren fasea abiarazteko. Lan horiekin udalerriko ekonomia suspertu nahi du Udalak, ondare publikoa mantentzeaz gain. Hirugarren fasea 2023ko maiatzerako amaituta egongo dela aurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzei dagokienez, EAEko 2015-2020 landa-garapen programaren esparruan onartutako Leader eremuko landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak dira. III A faserako 128.323,97 euro dira eta III B faserako 160.613,93 euro.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailaren laguntza ere izan du proiektuak, Enkarterri Garatzeneko hirugarren A faserako 26.903,14 eurokoa izan da eta hirugarren B faserako 45.000 eurokoa. Laguntza hauek udal eskumeneko erabilera edo zerbitzu publikoen azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko dira.

Jasotako azken dirulaguntzakeraikin publikoak birgaitzeko sustapen-programakoak (PIREP) dira, NextGeneration funtsetakoak, eta 111.751,48 euro dira III A faserako eta 106.115,94 euro III B faserako.

Guardia Zibilaren garai bateko kuartela birgaitu eta lanerako coliving zentroa eta supermerkatua jartzeko proiektua 2018an hasi zen eta aurten II. fasea amaituko da; eraispenak egingo dira, barneko banaketak (bertikalak eta horizontalak), inguratzailean jarduerak egingo dira, eraikin osoko instalazioetan aurre-instalazioak egingo dira (III A fasea) eta barneko hormak egingo dira, arotz lanak, zoladura, estaldurak, eskaileretako maiak eta baranda; barneko instalazioak eta urbanizazioa (III B fasea).