Markina-Xemeingo San Roke Ospitale Santuko Ermandadearen Fundazioaren Patronatuko presidente eta alkate den Luis Egurrolak berriki sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren alde dohaintzan emandako lursail bat –San Roke egoitzaren ondoan kokatua eta 1600 metro karratuko azalera duena–, bertan EtxeTIC eguneko zentroa eta desgaitasuna duten pertsonen-tzako egoitza-zentroa, azken honen kasuan gehienez 20 plaza izango dituena, eraikitzeko.

Dohaintzaren truke, Aldundiak fundazioari esleituko dizkio mendekotasun egoera duten pertsonentzako gordetako 20 plazetatik lau tutoretzapeko etxebizitza. EtxeTIC zentroari dagokionez, Lea-Artibaiko udalerriei emango die zerbitzua, 670 erabiltzaile potentzial izanez.