Etxebarrik martxan jarri du igogailu berria
Etxebarriko Udalak martxan jarri zuen joan den asteazkenean, hilak 22, San Esteban etorbidea eta Santa Ana kalea lotzen dituen igogailu berria. Igogailu honi esker, irisgarritasuna nabarmen hobetuko da auzokideentzat.
Auzokideekin adostutako proiektuak urbanizazioa eta irisgarritasuna hobetzea dakar, hirigintza-ingurunean konplexua den baina, aldi berean, eremu horretatik egunero igarotzen diren bizilagunek asko eskatzen duten eremu batean.
Eremua udalerriko oinezkoen arteria nagusietako batean dago, hiru geralekuekin honako eremu hauek lotzen baititu:
- 0 geralekua: Santa Ana kalearen parean. Kale hori Egetiaga Uribarri kalean eta udaletxeko plazan bertan bukatzen da, udalerriko elkargune eta aisialdi gunean.
- 1. geralekua: Santa Ana kaleko 4. zenbakirako sarbidea errazten du.
- 2. geralekua: San Esteban, eta aukera ematen du ikastetxeetara, elizako plazara eta etorbidera bertara joateko , bertan dago inguruko merkataritza-ingurunea eta udalerrira sartzeko bide nagusia.
Igogailuak 24 orduz funtzionatuko du, 13 lagunentzako edukiera izango du, eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat, haurdun dauden emakumeentzat eta haur-kotxeak dituztenek izango dute lehentasuna. Gainera, Udaltzaingoaren kontrol-zentrora konektatutako kameren sistema batek zaintzen du.
Igogailua gaur geratzen da publikoari irekita, baina kanpoko erremate batzuk geratzen dira esku-hartze osoa amaitutzat emateko.
Onetan/Orizon ABEEk egin ditu obrak, guztira 276.189,08 €-ko gastuarekin (BEZa barne).
Ekintza hori Irisgarritasun Planean eta Legegintzaldiko Planean jasota dago, eta udalerriko atari guztietara modu irisgarrian iristeko asmo handiko ideiaren parte da.