Ermua Antzokiak goi mailako ikuskizuna jasoko du gaur, ostirala, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Bertan izango da 'Teatro en Vilo' konpainia, 'Hoy puede ser mi gran noche' izeneko antzezlana taularatzen.

Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean edo erakundearen kutxazainen sarean. Hil honetako Martxoaren 8ko Emakumeen Eguneko ekintzen barneko antzezpena da.

Ikusle guztientzako ikuskizuna da, 75 minutu irauten duena. Andrea Jimenezek zuzentzen duen Noemí Rodriguezen idatzitako lanean oinarrituriko lana. Aktoreak Noemí eta Darlem Rodríguez dira. Istorio zirraragarria da, ohiz kanpokoaren eta arruntaren, balentriaren eta porrotaren, izateko betebeharraren eta benetako zoriontasunaren artean borrokatzen den emakume baten borrokara garamatzan kontakizun urragarria.

‘Hoy puede ser mi gran noche' izan daiteke antzerki festa bat, bakarrizketa komiko eta musikal bat, 90eko hamarkadako Galiziako orkestra abeslari baten eta bere alaben istorio liluragarria kontatzen duen auto fikziozko ariketa bat, zeinaren asmo nagusia aita bezalakoa izatea baita.

Ikuskizun honetan, aktorea eta bere ahizpa musikaria ahots askotan eszenatokian zabaltzen dira iraganera bidaia zirraragarria egiteko, exotismoz betetako mundu batera, egun batean izan nahi genuenetik eta garenetik sortzen den amalgama bitxi hori ulertzeko. Obra dibertigarri, ausart eta sakona da hau, jada ez dagoenaren, izan zitekeenaren eta izan ez zenaren ospakizuna, galtzaileei, beren unearen zain egoteari inoiz uzten ez diotenei egindako kantua.