Milioi erdi baino gehiagoko inbertsioa egin du Derioko Udalak azken urteetan udalerriko argiteria berritzeko eta, bide batez, LED kontsumo txikiko sistema jartzeko.
Hala, Derioko Udalak iraunkortasunaren aldeko apustua sendoa da, baita energiaren arloan ere. Ia 4 urte igaro dira Udalak argiak modernizatzeko planari hasiera eman zionetik, eta ordutik, Derion 1.500 argi-puntu inguru ordezkatu dira.
Ildo horretan, udalerriko bizitegi-eremuetan eta baserrietan egindako azken lanen ondoren, Derioko argiteria publikoaren %97 LED kontsumo txikiko sistemakoa da dagoeneko, eta helburua da datozen egunetan %100era iristea.
Argiteria publiko osoa erabat berritzeko, 600.000 euro inguruko inbertsioa egin behar izan du Udalak. Hala, Derio erreferente bihurtu da Txorierrin jasangarritasunaren, energia-eraginkortasunaren eta ingurumenaren alde egindako apustu honengatik. Gogoratu behar da jarduketa Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu duela (345.000 euro), "Herriak Egiten" ezohiko funtsaren bidez.
Gaur egun, Udala argi-ordezkapen horiek egin diren eremu guztiak aztertzen ari da, puntu jakin batzuk indartzeko premiarik dagoen baloratzeko. Hori dela eta, Udalak dei egiten die derioztarrei martxoan zehar beren ekarpenak egin ditzaten edo arlo horretan dituzten premien berri eman dezaten. Herritarren Arretarako GERTUAN zerbitzuaren bitartez egin dezakete: udala@derio.eus / 94 454 10 19 / Aurrez aurre: astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 8:30etatik 15:30etara. Asteartetan, 8:30etatik 18:00etara.
 
        
     src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">
    
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">