Aurreko edizioen arrakasta kontuan izanda, martxan jarriko du Abanto Zierbenako Udalak merkataritza bonuen kanpaina berri bat. Guztira, 30 euroko 900 bonu argitaratuko dira, 27.000 euroko eragin ekonomikoa izango dutenak.
"Inoiz baino partaide gehiago izan ditu eta Abanto Zierbenako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorearen pizgarri izaten jarraitu nahi du; aldi berean, herritarrei lagundu nahi die erosketetan % 33ko aurrezkia egitea” adierazi dute Maite Etxebarria alkateak, Alazne Zenekorta merkataritako zinegotziak, Iñaki Urrutiak eta Merkatarien Elkarteko ordezkari batek.
“Berrikuntza bat ere badugu edizio honetan; izan ere, 900 bonu izango dira, aurreko edizioetan baino 200 gehiago, eta bonu bakoitzak 30 euroko balioa izango du, 10 euroko bi txarteletan eta 5 euroko beste bitan banatuta" adierazi du Alazne Zenekorta Merkataritza saileko zinegotziak.
Aurreko asteetan 72 saltokik, ostalaritzako establezimenduk eta zerbitzuk eman dute izena edizio berri honetan parte hartzeko eta otsailaren 20tik 22ra salduko zaizkie bonuak herritarrei presentzialki honako toki hauetan:
- Astelehena, otsailak 20, Sanfuentesko Eskola Zaharrak.
- Goizez 9:30etik 11:30era eta 150 bonu izango dira saltzeko.
- Arratsaldez 17:00etatik 19:00etara eta 150 bonu izango dira saltzeko.
- Asteartea, otsailak 21, Las Carrerasko Udal Bulegoa.
- Goizez 9:30etik 11:30era eta 150 bonu izango dira saltzeko.
- Arratsaldez 17:00etatik 19:00etara eta 150 bonu izango dira saltzeko.
- Asteazkena, otsailak 22, Tokiko Enplegu eta Garapen Agentzian (Gallarta)
- Goizez 9:30etik 11:30era eta 150 bonu izango dira saltzeko.
- Arratsaldez 17:00etatik 19:00etara eta 150 bonu izango dira saltzeko.
Alazne Zenekorta merkataritzako zinegotziak azaldu duenez “NAN bakoitzarekin bi bonu erosi ahal izango dira gehienez, eta bakoitzak bere NANa eta beste pertsona batena ekar dezake, Abanto Zierbenan erroldatuta badaude.
Otsailaren 20tik martxoaren 31ra erabili ahal izango dira 900 bonuak izena eman duten 72 establezimenduetan Gallartan, Sanfuentesen eta Las Carrerasen. Mota guztietako establezimenduak dira: elikagaienak, ehun eta zerbitzuenak, adibidez, ikasteko akademiak, estetika eta ile-apaindegiak, optikak, hortz-klinikak, altzariak saldu eta birziklatzekoak, farmaziak, lora-dendak, kopia-dendak, liburu-dendak, gozoki-dendak, prestatutako janaria saltzen dutenak, oinetakoak konpontzekoak eta ostalaritzakoak.
“900 merkataritza-bonu horiek Abanto Zierbenako kaleetan izango duten eragina gutxienez 27.000 eurokoa izango da hilabete honetan eta kanpainan parte hartzen duen pertsona bakoitzak % 33ko aurrezkia egingo du. Ongien baloratutako proiektuetako bat da eta seguru gaude Alazne Zenekorta zinegotziaren eskutik merkataritza sektoreak apustu handia egingo duela” nabarmendu du Iñaki Urrutiak.
Merkataritza Bonua eta Txiki Txeke kanpainak abian jartzeko, Abanto Zierbenako Udalak udal-aurrekontuko 16.000 euro inbertitu ditu.
Udalak aukera eman die aurreko edizioetako merkataritza-bonuak dituzten familiei kanpaina honetan kontsumitzeko “azkeneko eurora arteko guztiak gure merkataritzan geratu behar dira, ezin dugu aurreko deialdietako bonurik alferrik galdu, ez daitezela kezkatu” adierazi du Maite Etxebarria alkateak.
Txiki Txeke
Abanto Zierbenako Udalak “Txiki Txeke 2023” izeneko laguntza ekonomikoaren hirugarren edizioa aurkeztu du Abantoko familietan jaiotako seme-alabengatik edo adoptatutako adingabeengatik, familien hazkuntza lanetan lagundu eta tokiko merkataritzan kontsumitzea sustatzeko.
Jaiotzen edo adoptatzen den haur bakoitzeko 100 euro emango dira; eta erditze batean haur bat baino gehiago jaioz gero, jaiotzen den bakoitzeko 100 euro emango dira.
Udalak familientzako laguntza mota honen aldeko apustua egin du, “Kontsumo Bonuak” izango dira eta Abanto Zierbenako merkataritzan erabiltzeko izango dira, familiara iristen den kide berriak sortutako lehen gastuei aurre egiten laguntzeko; era berean, udalerrian bertan kontsumitzea sustatuko da eta tokiko merkataritzari mesede egingo zaio.
Era berean, Udalaren laguntza bateragarria da xede berdineko beste edozein motako dirulaguntzekin.
Deialdi honetako laguntza ekonomikoak lortzeko, Abanto Zierbenan erroldatutako familiek udalerriko tokiko garapen agentziaren erregistroan aurkeztuko dute “semea/alaba Abanto Zierbenan erroldatutakoan etxe bakoitzera pertsonalki bidaltzen dugun eskaria" adierazi du Alazne Zenekorta merkataritza zinegotziak.
“Abanto Zierbenan Txiki Txeke abian jarri zenetik, 86 familia onuradun egon dira eta 2023an familian kide txiki berri bat duten familia guztiek Txiki Txekeaz gozatzeko aukera izango dutela espero dugu, eta horrela tokiko merkataritza babestea” nabarmendu du Maite Etxebarria alkateak.