Egitarau berezia bezain zabala prestatu egin du Ugao-Miraballesko Udalak datorren ostiralean hasiko diren Inauterietarako. Programazioa otsailaren 17an hasi eta hurrengo asteartera arte, hilak 21, iraungo du.

Hitzordurik garrantzitsuenetako bat mozorro lehiaketa izango da. Otsailaren 18an egingo da, San Bartolometik 17:00etan abiatuko den desfilearekin. Lehiaketan banaka edo taldeka parte hartu ahal izango da eta nahitaezkoa izango da izena ematea. Otsailaren 17ko 13:00ak arte egin ahal izango da Jane Jauregian. (Informazio gehiago kartelean)

Programazioa

Aurten ere, herria kolorez eta fantasiaz beteko da guztiontzako antolatu diren ekintzei esker.

Otsailak 17, ostirala

  • 15:00 Eskolako umeen aratosteeko Kalejira
  • 15:30 Ikasleen ekitaldiak eskolako patioan
  • 16:15 Eskolako umeentzako txokolatada
  • 17:30 Buruhandien kelajira.
  • 20:00 Kalejira herrian zehar Ardoa Barrura Fanfarrearen eskutik.

Otsailak 18, larunbata

  • 17:00 Mozorro lehiaketan parte hartzen duten pertsonen kalejira, Sama Siku Fanfarreak alaituta. Irteera San Bartolome kalean.
  • 18:00 Sari banaketa.
  • 19:00 Musika animazioa Herriaren Enparantzan XAIBORren eskutik.

Otsailak 19, igandea

12:30 Kalejira Begira konpainiarekin, “Munduz Mundi” ikuskizuna aurkeztuz.

Otsailak 20, astelehena

  • 17:00 "Herri kirola-jolasak” Herriaren Enparantzan.
  • 19:00 Buruhandien kalejira.

Otsailak 21, asteartea

  • 17:30 Umeentzako jokuak Herriaren Enparantzan.
  • 19:00 Kiskailu-en hileta.
  • 19:30 Txokolatada Herriaren Enparantzan.

Programa tokiko elkarteekin osatutako batzordearen ardura izan da. Batzordea hurrengo kideek osatzen dute: Aitama elkartea, Etorki dantza taldea, Ibilgura elkartea. Harile elkarte kulturala, Gure Esku Dago, Merkatarien elkartea, Asier Peña eta Udaleko kultura eta merkataritza zinegotzigoak.