50.000 euroko laguntza humanitarioa bidaliko du Aldundiak Siriara eta Turkiara
Horrelako ezbeharrak gertatzen direnean ohi bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak bat egingo du Turkian eta Sirian izandako lurrikarak kaltetutako herritarrei laguntzeko. Horretarako, 50.000 euroko partida bideratuko du: 25.000 ACNURen bitartez eta beste 25.000 UNRWA Elkartearen bidez, larrialdiko kitak banatu ahal izateko.
Larrialdiko laguntza humanitarioa Siriako iparraldeko 2.000 pertsona baino gehiagorengana iritsiko da (580 familia). Toki horretan Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Komisarioa (ACNUR) eta Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia (UNRWA) ari dira lanean.
Hondamendi honen azken zifrek 20.000 hildako inguru zenbatetsi dituzte, eta horri gehitu behar zaio Sirian 6,8 milioi pertsona baino gehiago zaurgarritasun-egoeran daudela eta Turkian 4 milioi errefuxiatu eta asilo-eskatzaile baino gehiago daudela.
Bi herrialde horietan jasandako lurrikara negu gogorraren erdian gertatu da, eta, horren ondorioz, biziraupen-baldintzak zailtzen ari dira inguruko biztanle guztientzat.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker banatuko diren kitek larrialdietako material sanitarioa eta etxeko funtsezko gaiak dituzte (koltxoiak, mantak, plastikozko xaflak, uretarako ontziak, sukaldeko tresnak, higiene-produktuak edo hotzetarako arropak).
Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak nabarmendu du bertan egon behar dugula ahal dugun neurrian Bizkaitik ekarpenak egiteko. Era berean, azpimarratu du ohikoa dela Foru Aldundiak ekarpenak egitea munduko larrialdi humanitarioen deialdietan.
Temas
Más en Bizkaia
-
El tranvía de Bilbao registró en la última década 64 atropellos de peatones, bicis y patinetes
-
Las seis normas básicas de convivencia con el tranvía de Bilbao
-
Gune publikoetan alkoholaren kontsumoa arautzeko kontsulta publikoa abiarazi du Durangok
-
'Bizitza baten isileko lana' erakusketa ikusgai egongo da Durangon