Pixkanaka pixkanaka badoaz Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalerriak euren Aratusteetako ospakizunen gaineko xehetasunak ematen. Hala da, adibidez, Lekeitioten kasuan. Udalerriko Jai Batzordeak orain dela gutxi datozen egun berezietarako kartel lehiaketako irabazlea aukeratu dute. 15 puntu eskuratuta, Jokin Gabiola Lenizen Itxi atzian ustiak eta gozatu aratustiak aukeratu dute irudi moduan.

Parte hartzea

“Kartelean Lekeitioko Aratusteetako elementu adierazgarrienak ager-tzen” direla zehaztu dute Lekeitioko Jai Batzordetik, “modu eder batean irudikatuta”. Aurtengo edizioko irudia aukeratu ahal izateko lehiaketak izandako parte hartze maila zabala eskertu ostean –urtarrilaren 31ra arte izan zen epea zabalik, gaueko 21:00etara arte zehazki–, nabarmendu dutenaren arabera “irabazleari 200 euroko saria” egokitu zaio. Aukeraketa prozesuan Lekeitioko Emakumea eta Berdintasun zerbitzuak hartu dute parte, lehiaketara aurkezten ziren lanen genero ikuspegia errespetatzen dutela bermatzeko.