Markina-Xemeinen kokatutako Lea Artibai Ikastetxeak Ilusio Ponpak jardunaldi arrakastatsuaren edizio berri bat antolatu du otsailaren 10ean, goizeko 9:30etatik aurrera ospatuko dena. Aurtengoan Aitziber Garmendia aktore eta telebista aurkezle euskalduna; Victor Küppers nazioarteko hizlari ospetsua eta Enhamed Enhamed historiako igerilari paralinpiko onena arituko dira hizlari.

Edizio berri honekin, bederatzi izango dira azken urteetan Markina-Xemeinen kokatutako ikastetxeak antolatutako mota bereko jardunaldiak, Lea-Artibai eskualdera “nazioarteko hizlari ospe-tsuak erakartzea” lortu dutenak. Esperanza aretoan izango dira Garmendiaren, Küppersen eta Enhameden saioak. “Beraien optimismo, motibazio eta ilusio superbotereak aktibatzeko erabiliko dute eskenatokia, bertara hurbiltzen direnen gozamenerako”, aurreratu dutenez. Azken asteotan jasotako harrera ikusita, hiru adituen solasaldietan arrakasta izatea espero dute Lea-Artibai Ikastetxeko arduradunek.