Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta egin beharreko etenaldiaren ondoren, Barakaldoko Udalak berreskuratu egin ditu 3 eta 11 urte bitarteko umeei bideratutako Aste Santuko Hiri Koloniak. 180 toki eskaintzen dituzte Juan Ramon Jimenez (40), El Pilar (70) eta Ibaibe (70) ikastetxeen artean banatuta, apirilaren 11, 12, 13 eta 14an. Jantokiko zerbitzua aukerakoa da. Udalekuetako sarrera 08:15etik 09:00etara izango da, eta irteera, berriz, 14:00etatik 14:15era jantokian geratzen ez direnentzat, eta bazkari zerbitzua erabiltzen dutenentzat, 15:00etatik 15:15era. Koloniak euskaraz egingo dira.
Horietan izena emateko epea otsailaren 20tik 24ra bitartean irekiko da, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez - Horretarako beharrezkoa da B@kQ doako ziurtagiria, Herriko Plazako HAZen aldez aurretik hitzordurik egin gabe egin daitekeena- 010ean, zentro zibikoetan eta kultura-etxeetan.
Izen-emateak 010 telefonoaren bidez egin ahal izango dira, kultur etxeetara eta zentro zibikoetara deituz edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa duten familientzako egoitza elektronikoaren bidez. B@kQ ziurtagiria doan eta aurretiazko hitzordurik gabe lor daiteke Herriko Plazako HAZen. Martxoaren 3an egingo da tokiak banatzeko zozketa. Tokien %5 gordeko da dibertsitate funtzionala duten haurrentzat (Aldundiak gutxienez %33ko desgaitasuna aitortu dietenak).
Kolonian onartuz gero, autolikidazioa aurreinskripzioetan adierazitako helbide elektronikoetara bidaliko da. Beraz, mezua noiz jasoko adi egoteko eskatzen da, eta ohiko postontzia eta spam-postontzia begiratzea.
Jaso ezean, herritarren arretarako bulegoetan, centro zibikoetan eta kultur etxeetan eskatu ahal izango da, edo, bestela, laboin@barakaldo.eus helbidean, adingabearen izena eta esleitutako kolonia adieraziz
Neba-arreben deskontua
Udalekuek deskontuak dituzte, izan ere, hori baitzen Barakaldoko herritarrek egiten zuten eskaera nagusietako bat seme edo alaba bat baino gehiagok parte hartzekotan jardueran. Neurri hori 2020an gauzatu zen, eta seme-alaba bakoitzeko familiaren diru-sarreren arabera dagokiona baino tarte txikiagoa aplikatzean oinarritzen da. Gainera, udalekuen prezioa progresibitate sozialaren kontzeptuetan oinarrituta dago gutxien dutenek gutxiago ordain dezaten, eta ez da aldatuko jantokia aukeratuta edo gabe, errenta txikieneko tarteen artean. Aldatu egingo da, ordea, errenta altuenentzat finkatutako prezioetan: 20,72 euro eta 36,88 euro artean dago jangelarik gabe, eta 24,76 euro eta 44,96 euro artean, berriz, jantokia barne.