Barakaldoko Udalak bi telefono-zenbaki jarri ditu martxan (944 789 577 -otsailaren 13an, 14an eta 15ean baino ezin da deitu zenbaki honetara- eta 010 -944 789 200 zk Barakaldotik kanpo deituz gero- gizarte-laguntzak aurrez aurreko hitzordua eskatzeko. Epea otsailaren 13an irekiko da eta, beti bezala, lehen astean telefonoz bakarrik eskatu ahal izango dira hitzorduak.

Otsailaren 20tik aurrera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZ) bertaratuta ere eska daiteke hitzordua. Horrez gainera, iaz bezala, Udalak nabarmendu bat sortu du, www.barakaldo.eus egoitza elektronikoaren bidez eta edozein momentutan hitzordurik gabe, telematikoki laguntza ekonomikoetarako eskaera aurkeztu ahal izateko.

Bide telematikoa aukeratuz gero, B@KQ egiaztagiri elektronikoa eduki behar da. Doakoa da, eta aldez aurreko hitzordurik gabe entregatu daiteke Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoetan, Herriko Plazan nahiz Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan.

Horrez gainera, Bulego Elektroniko izenaz ezagutzen diren makinetan ere aurkez daitezke eskaerak, Herriko Plazan (udaletxean bertan), Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan, Lasesarreko kiroldegian eta Zuhatzu eta Retuertoko kultur etxeetan. Bulego horietan ez da aurretiazko hitzordurik behar, ez eta B@QKrik ere; NANa baino ez da behar. Bulego horietako ordutegiak 010ean edo udal webgunean kontsultatu daitezke. 

Otsailaren 10etik aurrera, hau da, hurrengo astelehenean, aurrez aurreko laguntzak eskatu ahal izango dira Gurutzeta, Clara Campoamor eta Herriko Plazako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan, bai eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetan ere. Bestela, 944 789 301 telefono zenbakian.

Gida irakurterraza, gizarte-laguntzak sakon ezagutzeko

Horrez gainera, gida irakurterraz bat taxutu du Mikel Antizar gidari duen Gizarte Ekintza Arloak. Hizkuntza xume eta zehatzean azaltzen da zer diren gizarte laguntzak eta nola eta zertarako eska daitezkeen. "Zerbitzua hurbiletik ezagutzea, laguntza nola eska daitekeen eta zein diren eskubideak jakitea da gure helburua", azpimarratu du Antizarrek.  Egoitza elektronikoan eskura daiteke dokumentua, eta banatu, oinarrizko gizarte-bulegoetan.