Síguenos en redes sociales:

Martxan jarri ditu Etxebarrik Bizikleta Planaren III. Faseko obrak

Etxebarriko Udalak, bizikleta bidezko mugikortasuna garraiobide iraunkor eta osasungarri gisa sustatzen jarraitzeko ahaleginean, ia hiru kilometroko bidea egokituko du San Antonio eta Kukullaga auzoetan zehar bizikletarekin erabili ahal izateko. Ekimen hau Bizikleta Planaren obren hirugarren fasearen barruan egingo dira.

Bizikleta Ardatz Tronkalaren III. Faseak, San Antonio eta Kukullaga auzoetan bizikleta bideen sorkuntza eta hobekuntza suposatzen du, bizikleta bidezko mugikortasuna metroko igogailuko geltoki bietatik udal kiroldegiarekin eta N-634 errepideko pasabidearekin erraztuz Kukullaga parkean zehar.

Esku-hartze honen helburua bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzea da, mugikortasun- elementu horri lekua emanez, ez soilik ikuspegi ludikotik, baizik eta, batez ere, iraunkotasunaren ikuspegitik, garraiobide osasungarria den aldetik.

Bizikleten mugikortasuna hobetzeaz gain, esku-hartze horrek irisgarritasunaren hobekuntza nabarmena ekarriko du N-634 pasabidea Kukullaga parkearen behealdean dagoen plazarekin, bertan egun dauden 1.5 m-ko bideak 4 m-ra arte zabalduko baitira ibilbide osoan, bizikleta-oinezkoen artean bizikidetza erraztu asmoz.

Hilerria eta “Etxe Zuri”ko biribilgunea lotzen dituen bidean ere eragina izango du zabalera handitu egingo baita eta 4 m-ko zabalera emango baitzaio.

Esleipena Onetan/Orizon ABEEari egin zaio 369.000,34 euroko zenbatekoan (BEZa barne) eta lanak gauzatzeko 4 hilabeteko epea aurreikusten da, beraz, lanak 2023ko udaberrian bukatuko dira.

Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jasotako “Herriak Egiten” diru-laguntzaren zati bat bideratu du (Estatutik datozen funts horiek bideratzen eta banatzen dizkie udalei aldundiak), zehazki, 226.250 €.