Santurtziko Udala energia berriztagarrien alde ari da lau proiektu ezberdinekin. Alde batetik, CIFO eta Emilio Zuza Ikastetxe, Santurtziko bi ikastetxe publikoko estalkiek 28na eguzki-plaka dituzte, eta duela hilabete gutxitik hona autokontsumorako energia garbia sortzen dute. Bestetik, sistema hori bi udal kiroldegietan jartzeko behar diren hasierako proiek-tuak egiten ari dira. Santurtziko Udalak energia berriztagarrien alde egindako apustuaren ondorio dira ekintza hauek.

47.000 euroko inbertsio horri dagokionez, Albaro Aresti Santurtziko Udaleko Obra eta Zerbitzue-tako zinegotziak azaldu duenez “energia berriztagarrien aldeko apustua egiten ari gara, eta proiektu hori horrelako plakak beste espazio batzuetan ezartzeko helburuaren barruan dago. Energia egunez egun garestitzen ari da, eta estalkien aprobetxamenduari esker, udalaren faktura nabarmen murriztu ahal izango dugu, eta baliabide horiek gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzera bideratuko ditugu”.

Ekintza honen helburua eraikin publikoen kontsumoa eta mendekotasun energetikoa murriztea da, eta ekintza hori Udala udalerriko argiztapenaren ordez LED teknologia jartzeko egiten ari den jar-duketei gehitzen zaie. Inbertsio horren kasuan, Emilia Zuzako autokontsumoa % 83,8 izango da, eta urtean 3.000 euro inguru aurreztuko dira; CIFOn, berriz, autokontsumoa % 83,1 izango da, eta ur-tean 3.200 euro inguru aurreztuko da. “Plakak jartzeak energia ez-kutsatzaileekin aurreztea ekarriko du, eta, gainera, klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduko dute”, esanez bukatu du Arestik.