Markina-Xemeingo adinekoen biztanleria “geroz eta ugariagoa dela” jakitun, eta hauen “segurtasuna areagotzeko helburuarekin, ke- detektagailuak jarri ditu Udalak adinekoan nagusien etxebizitzetan. Guztira 114 izan dira jarritako gailuak, 16.831 euro bideratu dtuztelarik “onuradunentzat guztiz doakoa den zerbitzu hau bermatzeko”. Gainera, arrisku-analisiak egin dituzte, etxez etxe, 80 urte gorako bizilagun bakoitzari neurri zuzentzaileak proposatuz

Markina-Xemeingo Udalak neurri honen aldeko apustua, baina 2011tik ez da detektagailu berririk jarri”. Oraingoan, urteko azken hiruhilekoan instalazio berriak egin dira. 80 urte baino gehiago dituzten eta bakarrik edo 65 urtetik gorako beste baten batekin bizi diren pertsona guztiengana zuzendu da zerbitzua. Baldintza horiek betetzen zituzten pertsona guztiengana jo da, eta, horrela, “arrisku egoeran antzeman zitezkeen pertsonak identifikatzea lortu da”.

Markina-Xemeingo hartzaile potentzial berrien zerrenda 150 etxebizitzatakoa izan da. “Horietatik 113k (%75,4) parte hartzea erabaki dute. Hala, bisitatutako 113 etxeetatik, 112tan ke-detektagailu bat instalatu da, eta etxe batetan bi jarri dira”, nabarmendu dutenaren arabera. Beraz, 2022an, 114 detektagailu berri instalatu dira guztira”.

Ekimenaren beste ataletako bat arrisku-analisiak egitea izan da, etxebizitetan izan litezkeen arazoak konpontze aldera. Eta Markina-Xemeingo Udalak jasotako datuei erreparatuta, “bisitatutako 96 etxetan (%85) ez da arriskurik identifikatu, baina 17tan (%15) arriskuak identifikatu eta dagozkien neurri zuzentzaileak proposatu dira. Arriskuak kudeatzeaz gain, 2011an instalatutako ke-detektagailu guztiak errebisatu dira”, eta 2023 urtean zehar ere jarraipena izango du honek.

Gizarte-elkarrizketak

Azkenik, Markina-Xemeinen bisitautako etxebizitza guztietan gizarte-elkarrizketak mantendu dira, “zaurgarritasun egoeran aurki daitezkeen pertsonak identifika-tzeko” helburuz, “edo zailtasun edota beharrizan bereziak jasaten ari direnen bizi baldintzak hobetzen saiatzeko: tratu-txarrak, isolamendu edo/eta abandonu egoerak, arazo kognitiboak…”. Bada, elkarrizketatua izan den pertsona bakoitzaren gizarte-txosten bat ere osatu da, “etxe bakoitzean antzemandako zein adierazitako beharrizanak isladatuz”.

Egindako analisien emaitzak gizarte zerbitzuen esparruan eskumena duen Lea-Artibaiko Amankomunazgoak tratatuko ditu, edozein beharrizan duen bizilaguni laguntza emateko.