Mungiako Udalak 369.718,81 euro inbertitu ditu Larretako futbol zelaia berrikuntzeko eta udak haurtzaindegiko materialak zaharberritzeko eta ur sarearen instalazioa berritzeko. Lan hauek guztiak anbulatorio zaharraren eraikinean obrak martxan jarri eta gero jartzen dira martxan, mungiarrei zerbitzu egokia eskaintzeko.

Larretako futbol zelaiaren berrikuntzan 349.837,84 euro bideratu dituzte eta udal haurtzaindegietarako 19.878,97 euro.

Futbol zelaian lehenengo eta behin, ur-ponpa bat instalatu da zisternan, ureztatzeari eragiteko, eta, horretarako, haren funtzionamentuaren proba egin da, holan lurzorua behar dan lez berdintzeko, soropila jarteko. Egiaztapen horreen ostean, eremuaren gainazalean asfaltozko oihala jarri da, ur-hartunearen konexinoa barne. Azpimarratu behar da argiztapena ere hobetu egin dela, eta eraginkorragoa jarri dela, LED argiak jarriz zelaiko torreetan. Modu berean, Larretako zelaiak bedar, ate eta sare instalazio berriak ditu.

Mungiako Uriguen udal haurreskolako jarduketak prozesu bi izan ditu. Alde batetik, umeen kotxeak gordetako lekua konpondu da. Horretarako, estalgia kendu eta barria jarri da. Estalgi berrian oholesi barri bat jarri da kapirioen gainean, PC plakak isolamenduagaz eta teila testuragaz. Obra horren kostua 3.230,70 eurokoa izan da.

Beste alde batetik, azkenengo aldian barruko ur-instalazinoa dela eta sortutako beharrak konpondu dira. Eraikina konpontzeko prozesua hainbat etapatan gauzatu da: lehenengo, gelak handitu eta konpondu dira; eta, ostean, instalazino elektrikoa eta berokuntza instalazinoa. Azken jarduketa ur-sarean zentratu da. Holan, kanalizazino zaharra, horman sartuta egoana, kendu egin da eta kanalizazio-sistema guztiz berria egin da. Jarduketak 16.648,27 euroko ordainketa ekarri dau.